Politika -
Eusko Legebiltzarra
Hautetsiak gaur hasiko dira legebiltzarkide aktak jasotzen Eusko Legebiltzarrean
Helegiteak aurkezteko epea amaituta, ostiraletik aurrera parlamentario aktak jaso ahalko dituzte. Sumar eta Voxeko legebiltzarkideak izango dira akreditatzen aurrenekoak.
Agentziak | EiTB Media
Apirilaren 21eko hauteskundeetan aukeratuak izan ziren legebiltzarkideek gaurtik aurrera jaso ahal dituzte beren aktak, asteazkenean amaitu baitzen helegiteak aurkezteko prozesua.
Sumar eta Voxeko legebiltzarkideak izango dira akreditatzen aurrenekoak, Jon Hernandez eta Amaia Martinez, hurrenez hurren.
Astelehenean akreditatuko dira EAJko legebiltzarkideak (27). Gauzak horrela, datorren astelehenean (maiatzak 6) hasiko da Eusko Legebiltzarra osatzeko atzerako kontaketa, parlamentarien heren batek akta jasotzen duenean hasten baita kontatzen. Beraz, astelehenetik hasita 15 eguneko epean osatu beharko da XIII. legealdiko Eusko Legebiltzarra.
Asteartean, maiatzak 7, PSE-EEko 12 legebiltzarkideen txanda izango da.
Halaber, maiatzaren 13an beren aktak jasoko dituzte EH Bilduko legebiltzarkideek, eta koalizioak aurreratu du Nerea Kortajarena izango dela aurrerantzean ere bozeramailea.
Azkenik, PPk ez du oraingoz jakinarazi bere hautetsiak noiz joango diren Eusko Legebiltzarrera.