Politika -

A21

Erreleboa prestatzen hasteko agindua eman die Urkulluk sailburuei

Helburua, Jaurlaritza berriak "behar duen informazio guztia" izatea da, lanean hasi ahal izateko, Bingen Zupiria jarduneko bozeramaileak azaldu duenez.

Jardunean dagoen Jaurlaritzako sailburuak. Irekia
Jardunean dagoen Jaurlaritzako sailburuak.
Jardunean dagoen Jaurlaritzako sailburuak. Irekia

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak sailburu eta sailetako zuzendariei erreleboa prestatzen hasteko agindua eman die, hurrengo Jaurlaritzak lanean hasteko behar duen informazioa izan dezan. 

Bingen Zupiria jardunean dagoen Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iñigo Urkulluk "bi agindu" eman dizkie egungo Gobernuko arduradunei. 

Batetik, "hartu ditzakegun erabakiak hartzea", Aurrekontuari lotutako erabakiak, alegia, Zupiriak adierazi duenez. "Modurik txukunenean amaitu behar dugu lana", gaineratu du. 

Horrez gain, sailez sail eta zuzendaritzaz zuzendaritza, beteta utziko dituzten lanak eta amaitu gabe geratuko direnak dokumentu batean jasotzea eskatu die lehendakariak sailburuei. "Gobernu berriak informazio guztia izan dezan, egin beharreko lanari heltzeko", esan du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak