Politika -

KATALUNIAKO HAUTESKUNDEAK

Puigdemontek iragarri du politika utziko duela presidente hautatzen ez badute

Juntseko hautagaiaren hitzetan, bere itzulera "ezin da hauteskunde-estrategia baten zerbitzura dagoen ekintza bat izan", ezta "probokazio ekintza bat" ere.

Juntseko hautagaia EFEren artxiboko argazki batean
Juntseko hautagaia artxiboko argazki batean
Juntseko hautagaia EFEren artxiboko argazki batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Juntsen presidentegaiak astearte honetan iragarri duenez, politika aktiboa utziko du presidente hautatzen ez badute, eta Kataluniako Parlamentuan inbestidura-eztabaida egiten den egunean itzuliko dela esan du, nahiz eta bera ez izan presidentegaia.

RAC1 irrati kateari egindako adierazpenetan, Puigdemontek esan du bere itzulera ezin dela izan "hauteskunde estrategia baten zerbitzura dagoen ekintza bat", ezta "probokazio ekintza bat" ere: "Inbestidura eztabaidaren egunean itzuliko naiz Kataluniara. Presidentetza baten itzulera-egintza herrialdearena da, ez alderdiarena. Zentzu instituzionala izan behar du", esan du.

Puigdemontek adierazi du ez duela bere burua "oposizioko buru gisa" ikusten legegintzaldi honetan, eta agerian utzi du politika aktiboa utziko duela presidente hautatzen ez badute.

"Ezin naiz Senatuan egon, ez naiz enpresa bateko administrazio kontseiluan egongo", esan du Puigdemontek, baina, aldi berean, "porrotaren diskurtsoa" prestatzen ari ez dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Hauteskundeak Carles Puigdemont JxCat azken ordua