Politika -

Katalunia

Gorenak ikertu gisa deklaratzera deitu du Puigdemont 'Tsunami democratic auzia'n

Presidente ohiak bideokonferentziaz eta bere borondatez deklaratuko luke, aurreko otsailean ustezko terrorismo delituengatik irekitako 'Tsunami Democratic auzia'n.

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susana Polo Auzitegi Goreneko magistratuak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi eta Juntsen eurodiputatua eta Ruben Wagensberg diputatu autonomikoa aurreko otsailean ustezko terrorismo delituengatik irekitako 'Tsunami Democratic auzia'n. Puigdemontek ekainaren 17tik 21era deklaratu beharko luke, bideokonferentziaz, eta bere borondatez.

Gaur kaleratutako auto batean, magistratu instruktoreak jakinarazi du deklarazioak bideokonferentziaz inzago liratekeela, eta ikertuak abokatuarekin batera agertu beharko liratekeela. Ikertuak non dauden jakiteko, epaileak nazioarteko EUROJUST agindua eman du.

Otsailaren 29an Onarpen Aretoak kaleratutako autoan oinarrituta jokatu omen du magistratuak, 'Tsunami democratic auzia'ren baitan Puigdemont eta Wagensbergen aurka zigor auzia irekitzea erabaki batzuen terrorismo delituengaik.

Deklarazioen data zehatza aurrerago jakinaraziko da, baina ekainaren 17aren eta 21aren artean izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Junts per Catalunya gaur