Politika -

KATALUNIA

PPk Alejandro Fernandez izendatu du Kataluniako hauteskundeetarako presidentegai

Dolors Montserrat, berriz, kanpainako batzordeko presidentea izango da. "Berriro, Katalunian konstituzionalismoaren erreferente" izatea nahi du PPk.

Alejandro Fernandez, artxiboko irudi batean.
Alejandro Fernandez, artxiboko irudi batean.
Alejandro Fernandez, artxiboko irudi batean.

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alejandro Fernandez Kataluniako popularren presidentea aukeratu du PPren Hauteskunde Batzorde Autonomikoak Generalitateko presidentetzarako hautagai maiatzaren 12ko hauteskundetan.

PPko iturriek baieztatu dutenez, alderdiak Katalunian dituen arduradun nagusien babesa jaso du izendapenak, eta bihar, Zuzendaritza Batzorde Autonomikoaren argi berdea jasoko du, Bartzelonan egitekoa den bilera batean. Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentea batzar horretan egotekoa da.

Dolors Montserrat europarlamentari popularra, berriz, M12ko kanpainako batzordeko presidentea izango da. Horren izendapena ere biharko bileran berretsiko du zuzendaritzak.

Bozetara begira, helburu argi bat duela azaldu du PPk: alderdiak Katalunian "konstituzionalismoaren erreferentziazko" izaera berreskuratzea, PSCk "esparru hori alboratu", eta sozialistak "independentismoaren ezinbesteko makulu" bilakatu ondoren.

Pozik agertu da Fernandez, berria baieztatu eta gero, eta eskerrak eman dizkie babestu duten guztiei; alderdiari, Nuñez Feijoori eta militanteei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Kataluniako Generalitatea