Politika -

Donostia

Ska-p taldeak 'Cannabis' abestia okupazioaren aurkako bideo "miserable" batetik kentzeko eskatu dio PPri

Sare sozialetan zabaldutako bideoan, Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da, eta "kokaleku eta eraikin okupatuen" zerrenda bat egiten du Alderdi Popularrak.

Ska-p musika taldea. Artxiboko irudia.
Ska-p musika taldea. Artxiboko irudia.
Ska-p musika taldea. Artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ska-p musika taldeak "publikoki" eskatu dio PPri 'Cannabis' abesti ezaguna kentzeko Donostiako hainbat lokalen okupazioaren aurkako bideo batetik. Bideo horretan Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da.

Sare sozialetan zabaldutako bideoak "Donostian okupatutako kokalekuen eta eraikinen" zerrenda bat egiten du, eta hirian kokatzen ditu ibilbide bat eginez. Besteak beste, Herrerako industria-nabe bat, Oletako estalpe batzuk eta Martuteneko agustindarren ikastetxe zaharra agertzen dira bideoan.

Puntu horietan, pintaden eta zikinkeriaren irudiak ikus daitezke. Halaber, bideoak Morlanseko bidegorrian eta Urgull mendian dauden bi "okupa kanpamentuak" erakusten ditu. Hori guztia, Ska-p musika taldeak kalamua "legeztatzeko" eskatzen duen abestiaren musikarekin batera.

X sare sozialeko kontuan zabaldutako post batean, musika taldeak "publikoki" galdegin dio orain PPri, bere kantua bideo "miserable" horretatik "kentzea" eskatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Politika Donostia Euskal musika Arrazismoa Gizartea Euskadiko PP Eguneko albisteak Kultura Albisteak Okupak