Politika -

Amnistia Legea

Senatuak Kongresuari amnistia legea bertan behera uztea eskatzeko ekimena aurkeztu du PPk

Alderdi Popularrak uste du araua tramitatzeak eskumenen gatazka sortzen duela, "ezkutuko erreforma konstituzionala" delako. Hori dela eta, Pedro Sanchezen Gobernuari egotzi dio egoera horren erantzukizuna, "lege bat iruzurrez izapidetzeagatik, Senatuaren eskumenak urratzen dituelako".

Alicia Garcia PPk Senatuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Alicia Garcia PPk Senatuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Alicia Garcia PPk Senatuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak bere proposamena aurkeztu du Senatuko Osoko Bilkurak Diputatuen Kongresuari amnistia legea bertan behera uzteko eskatzea onar dezan, "ezkutuko erreforma konstituzionala" delako.

Ekimena erregistratu ostean, Alicia Garcia PPk Senatuan duen bozeramaileak Pedro Sanchezen Gobernuari egotzi dio egoeraren erantzukizuna, "lege bat iruzurrez tramitatzeagatik, Senatuaren eskumenak urratzen dituelako".

PPko senatariak gaineratu du Alderdi Popularrak ez dituela Sanchezen "tranpak" onartuko. Ohar batean ziurtatu duenez, bere alderdiak "Senatuaren gaitasunak eta espainiar guztien eskubideak" defendatuko ditu.

Senatuko Idazkaritza Nagusiak egindako txostenen arabera, Legearen balizko konstituzio-kontrakotasuneko arrazoiak "ugariak eta larriak" direla nabarmendu du PPk gaur erregistroan aurkeztutako testuak.

Gainera, adierazi duenez, "ohar horietako batzuk bat datoz Kongresuko Justizia Batzordeari atxikitako letraduek egindakoekin". Bertan proposamenak Konstituzioan izan dezakeen tokiaren inguruak zalantzak agertu zituzten, eta, beraz, "Konstituzioaren erreforma baten bidez bideratu beharko litzateke".

PPren ustez, gainera, PSOEk lege organiko bat aukeratu du, erreforma konstituzionala egin beharrean, "bi ganberen arteko prozedura simetriko baten barruan Senatuaren balizko oztopoa gainditzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP Espainia Eguneko albisteak Albisteak Senatua Amnistia Legea