Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Inbestidura blokea "ezegonkortasunean" murgilduta eta "alderdien interesen" menpe ikusten du Otegik

EH Bilduko koordinatzaile nagusia kezkatuta agertu da Espainiako Gobernuaren ezegonkortasunagatik, uste baitu Estatuan plurinazionalitatearen eztabaida zabaltzea ahalbidetzen duela. Halaber, ultraeskuinari aurre egin, baina aldi berean "proposamenak" egiteko beharra azpimarratu du.

Arnaldo Otegi, Radio Euskadin
Arnaldo Otegi, Radio Euskadin
Arnaldo Otegi, Radio Euskadin

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia kezkatuta mintzatu da Pedro Sanchezen gobernua eusten duen inbestidura blokearen "ezegonkortasunagatik", gehiago ala gutxiago gustatu arren, uste baitu Estatuan plurinazionalitatearen eztabaida zabaltzea ahalbidetzen duela.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan salatu duenez, inbestidurako blokeak ez du "erreforma demokratiko, sozial eta instituzionalen" inguruko programarik eta alderdien interesen arabera jokatzen du.

Otegiren ustez, ultraeskuinari aurre egin behar zaio, baina aldi berean "proposamenak" mahai gainean jarrita.

Datozen hilabeteetako hauteskunde deialdien inguruan galdetuta (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Kataluniako hauteskundeak eta Europako hauteskundeak), Otegik uste du Estatuko egoeraren "benetako argazkia" ateratzea ahalbidetuko dutela eta agerian geldituko dela Espainia estatu plurinazionala dela.

Bestalde, EH Bilduk bere helburuei eta printzipioei eusten diela nabarmendu du Otegik, nahiz eta bere estrategia egungo mundura egokitu. Bere ustez, "denak" aldatu dira eta "ezker abertzalea ere egokitu egin behar da". Otegik horrela erantzun die alderdi subiranistari taktizismoa leporatu diotenei.

Azkenik, eta Ertzaintzaren eredu polizialaren harira, "jatorrira" itzultzeko beharra azpimarratu du "herritarren zerbitzura" egongo den polizia "euskaldun" eta "demokratikoa" helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak