Politika -

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGIA

Zazpi probintzia biltzen dituen armarria kendu egin beharko dute Atarrabiako frontoiko hormatik

Bertako Udalaren ekimenez margotu zuten armarria; zazpi probintzien ezkutuak eta Euskal Herria goiburua ageri dira. 2022an UPNk salaketa jarri zuen, irudi horrek botere publikoek izan behar duten "neutraltasun politikoa" urratzen duela argudiatuta.

Atarrabiako frontoian margotutako armarria. Argazkia: EITB Media
Atarrabiako frontoian margotutako armarria
Atarrabiako frontoian margotutako armarria. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atarrabiako udal-frontoiko paretan margotuta dagoen armarriak — Euskal Herria goiburupean, zazpi probintzien ezkutuak biltzen ditu—  "posizio politiko jakin baten aldeko" jarrera adierazten du eta "botere publikoek izan behar duten neutraltasun irizpidea urratzen" du. Hala ebatzi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, gaur kaleratutako auto batean.

Horrenbestez, atzera bota du Atarrabiako Udalak iaz Administrazioarekiko Auzietako Iruñeko 2 zenbakiko Epaitegiak kaleratutako epaiari jarritako errekurtsoa —aurretik, epaitegi horrek  eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak ere armarria kentzea agindu zuten, neutraltasun printzipioa urratzen zuela argudiatuta—.

UPN alderdiaren Atarrabiako taldeak eraman zuen gaia auzibideetara. Salatu zutenez, herritar guztiei zor zaien "objektibotasuna" ez zuen errespetatu Udalak armarria margotu zuenean.

Gaur kaleratutako ebazpenak hitzez hitz dio "ezkutua sinbolo" bat dela, eta hori erabilita, "hartzaileari mezu bat" igortzen zaiola. "Frontoian margotutakoa esanahiz betetako irudia da, eta helburu apaingarria izatetik urrun, mezu politikoa helarazi nahi zaio herritarrari", epailearen iritzian.

Halaber, autoaren arabera, udal-frontoia "herritar guztien espazio publiko" bat da, eta "neutraltasuna" errespetatzea "ezinbestekoa" da.

Mikel Oteiza Atarrabiako alkateak argi du armarriaren "helburua kulturala" dela, eta epaia aztertutakoan erabakiko dutela zer egin azaldu du:

Mikel Oteiza: ''Epaia aztertu ondoren erabakiko ditugu hurrrengo urratsak''
Mikel Oteiza: ''Epaia aztertu ondoren erabakiko ditugu hurrrengo urratsak''
Mikel Oteiza: ''Epaia aztertu ondoren erabakiko ditugu hurrrengo urratsak''

0:21
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Epaiketak albisteak Eguneko albisteak Kultur albisteak 2024 Albisteak Atarrabia Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia