Politika -

AMNISTIA LEGEA

Aragonesek "erantzukizuna" eskatu die alde guztiei amnistia legea arriskuan ez jartzeko

Generalitateko presidentearen ustez, beharrezko legea da, eta ez da arriskuan jarri behar; horregatik, erantzukizuna eskatu die alde guztiei, aurrera atera dadin.

Pere Aragones hedabideei zuzendu zaie Europako Parlamentuan, Bruselan. Argazkia: EFE.
Pere Aragones hedabideei zuzendu zaie Europako Parlamentuan, Bruselan. Argazkia: EFE.
Pere Aragones hedabideei zuzendu zaie Europako Parlamentuan, Bruselan. Argazkia: EFE.

1:36

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pere Aragones Generalitateko presidenteak amnistiaren legea "arriskuan" ez jartzea eskatu du asteazken honetan, eta "erantzukizuna" eskatu die alde guztiei aurrera atera dadin, Juntsek amnistia legea Kongresuan ez babestea erabaki ostean,

"Alderdi politiko guztiek hausnarketa bat egin behar dute. Amnistiaren legea beharrezkoa da eta ez da arriskuan jarri behar. Katalunian ehunka pertsona jasaten ari diren minarekin amaitu ahal izateko behar dugu", esan du Aragonesek hedabideen aurrean, Europako Parlamentuan Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ostean.

Diputatuen Kongresuak atzera bota zuen atzo amnistia legearen proiektua, aldeko 171 botorekin eta kontrako 179rekin, besteak beste, JxCATeko zazpiek uko egin zioten oniritzia emateari, PSOEk ez zituelako onartu 2017ko prozesu independentistarekin lotutako terrorismo delituak.

Espainiako Gobernuko hainbat ministrok, besteak beste, Maria Jose Monterok, Felix Bolañosek, Pilar Alegriak eta Oscar Puentek, amnistia legea aurrera ateratzea espero dutela adierazi dute irrati eta telebista bidez egindako hainbat elkarrizketatan. Ministroek ez dute legealdia bukatzeko arriskurik ikusten.

Legebiltzarreko taldeek gehienez hilabete izango dute proposamenean aldaketa berriak egiteko, baina epe hori 15 egunera laburtu daiteke Behe Ganberan egiten ari diren premiazko izapidearen ondorioz. Ildo horretan, Aragonesek "alde guztiei" eskatu die amnistia aurrera atera dadin.

Legegintzaldia arriskuan ote dagoen galdetuta, Kataluniako presidenteak esan du bere Gobernua "elkarrizketa eta negoziazio prozesu batekin konprometituta" dagoela, eta "aurrerapauso handiak lortzeko aukera historikoa" dagoela, hala nola, amnistia legea edo "Kataluniaren eta Espainiaren arteko subiranotasun gatazkaren konponbidea".

Iñigo Urkullu eta Pere Aragones Bruselan bildu dira, autodeterminazioaren inguruko foro baten atarian
Iñigo Urkullu eta Pere Aragones Bruselan bildu dira, autodeterminazioaren inguruko foro baten atarian
Iñigo Urkullu eta Pere Aragones Bruselan bildu dira, autodeterminazioaren inguruko foro baten atarian

0:40
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Generalitatearen albisteak Junts per Catalunya Amnistia Legea