Politika -

Amnistiaren Legea

PSOEk eta gobernukideek Amnistiaren Legeari aurkeztutako zuzenketen alde egin du Juntsek

Juntsek eta ERCk, nork bere aldetik, aurkeztutako zuzenketak datorren astean eztabaidatuko dituzte berriro.

Kongresua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Kongresua, artxiboko irudi batean
Kongresua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistiaren Legea tramitatzen duen Justizia Batzordearen ponentziak PSOEk —Sumarrekin, ERCrekin eta BNGrekin batera— testuari aurkeztutako zuzenketa guztiak onartu ditu gaur, ostegunarekin, Juntsen babesa lortuta.

Parlamentuko iturriek jakinarazi dutenez, testuari aurkeztutako gainerako zuzenketak —tartean Juntsek berak eta ERCk, nork bere aldetik aurkeztutakoak— datorren asteartean eztabaidatuko dituzte berriro. Orduan, bilduko da Justizia Batzordea, saio publikoan, tramitazioa bideratze aldera.

Gaurko batzarra ateak itxita egin dute, eta, esan bezala, PSOEk, Sumarrek, ERCk, EH Bilduk eta BNGk sinatutako zuzenketa guztiak onartu dituzte bertan. Juntsek ere, nahiz eta bere zuzenketa propioak izan, babestu egin ditu gainerako alderdien proposamenak, baita Podemosek ere.

PP eta Vox soilik agertu dira kontra, eta bilera aprobetxatu dute azpimarratzeko arauak Konstituzioa urratzen duela, Justizia Batzordeko bi letratuk horri buruz irakurri duten txostena baliatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika PSOE Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean ERC Junts per Catalunya Espainiako Amnistia Legea