Politika -
Zerrenda
Hauek dira indarrean jarraitu edo aktibatzen diren neurriak, dekretuak bozkatu ondoren
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak atzera bota du langabezia-sorospenaren erreforma jasotzen zuen lege-dekretua. Espainiako Gobernuak, ostera, Justiziari eta Funtzio Publikoari buruzko neurrien erreforma (omnibus) eta krisiaren aurkako neurrien dekretua salbatu ahal izan ditu.
EITB Media
Diputatuen Kongresuak Espainiako Gobernuak onartutako hiru dekretuetako bi baliozkotu ondoren, honako neurri hauek indargabetu, indarrean jarraitu edo aktibatuko dira:
Indarrean jarraitzen dute edo aktibatuko dira:
- Aldiriko trenak eta distantzia ertaineko trenak, doakoak
- Hiri barruko eta hiriarteko garraioa % 30 merkatzea
- Argiaren eta gasaren BEZa % 10era jaistea (azken kasu horretan, lehen hiruhilekoan bakarrik)
- Zero BEZa oinarrizko elikagaientzat
- Kotizaziopeko pentsioak % 3,8 igotzea
- 65 urtetik gorakoentzako banketxeetako leihatilatik eskudirua jasotzeagatiko komisioak desagertzea
- Zaurgarrienen etxegabetzeen debekua luzatzea
- Aberats handien gaineko zerga eta bankuen eta energetikoen gaineko zergak urtebetez luzatzea
Bertan behera geratuko dira:
- Langabezia-sorospenaren erreforma: Orain arte salbuetsita egon diren kolektiboetara zabaltzea, hala nola familia-kargarik ez duten 45 urtetik beherakoetara, eta 480 eurotik 570 eurora igotzea lehen sei hilabeteetan, eta 540 eurora hurrengo seietan, lehen 180 egunetan lanarekin bateragarriak direnak.
- Langile guztiei aukera ematea edoskitzeagatiko baimena metatuta hartzeko.
- Erkidegoetako lan-hitzarmenak lehenestea Estatukoen gainetik.