Politika -

Delituak

PSOEk Ferrazko Urtezaharreko ekintzak salatu ditu Fiskaltzan, gorroto delitua egotzita, eta Vox seinalatu du

PSOEren arabera, manifestariek Espainiako Gobernuko presidentearekin identifikatu zuten panpina bat "urkatu" zuten. Salaketak lotura ezartzen du ekintza horien eta eta Voxeko buruzagiaren adierazpenen artean. "Noizbait herriak Sanchez oinetatik zintzilikatu nahiko du", esan zuen Abascalek.

Panpina "urkatua" Ferrazen, Urtezahar gauean.
Panpina "urkatua" Ferrazen, Urtezahar gauean.
Panpina "urkatua" Ferrazen, Urtezahar gauean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk salaketa aurkeztu du Estatuko Fiskaltza Nagusian Gabon zaharrean Ferraz kaleko egoitza nagusiaren ondoan izandako gertakariengatik. Bertan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea irudikatzen zuen panpina bat jipoitu zuten. Sozialisten arabera, gorrotoa bultzatzeko delitua izan daiteke, eta protestaren antolatzaileek Voxekin duten harremana azpimarratu dute.

PSOEk idatzian azaldu duenez, manifestariek giza tamainako panpina bat "urkatu" zuten, Espainiako Gobernuko presidentea irudikatzeko baliatu zutena. Hainbat komunikabidetan eskaini zituzten irudiok. Salaketan ekimen horren bultzatzaileak seinalatu dituzte, eta azken asteetan Espainia osoko egoitza sozialisten aurka egindako ekintza bandalikoak ere jaso dituzte.

Gainera, protestaren antolatzaileen eta Santiago Abascalen alderdiaren artean dagoen harremana azpimarratu dute. Salaketan lotu egin dituzte ekintza horiek eta Voxeko buruzagiaren adierazpenak. "Noizbait herriak Sanchez oinetatik zintzilikatu nahiko du", esan zuen Abascalek.

Sozialisten ustez, gainera, ekintza horiek ideologia politikoagatik gorrotoa bultzatzeko delitu izan daitezke. Tipo penal hori kolektibo kalteberen aurka egiten denean soilik aplika daitekeenez, PSOEk adierazi du diktadura frankistan jazarria izan zela.

Halaber, salaketan jaso dutenez, Ferrazen Urtezahar gauean gertatutakoak beste delitu batzuk ere izan daitezke, hala nola agintearen aurkako irainak, Gobernuaren kontrako irainak eta mehatxu larriak eta Gobernuko presidentearen kontrako mehatxuak egitea eta indarkeria bultzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Delituak Espainiako Gobernua Salaketak albisteak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Vox Santiago Abascal Ultraeskuina Espainiako Amnistia Legea gaur