Politika -

Donostia

Igeldoko bizilagunek 2024an bozkatuko dute toki-erakunde txikiaren eraketa

Galdeketa 2024ko lehen seihilekoan egingo da, Eneko Goia hiriko alkateak jakitera eman duenez.

Igeldoko enparantzaren artxiboko argazkia.
Igeldoko enparantzaren artxiboko argazkia.
Igeldoko enparantzaren artxiboko argazkia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Gobernu Batzordeak astearte honetan onartu du Igeldoko toki-erakunde txikia eratzea. Galdeketa 2024ko lehen seihilekoan egingo da, Eneko Goia hiriko alkateak jakitera eman duenez.

Aurreko legealdian abian jarritako prozesua "luzea eta konplexua izan dela" azaldu du Goiak, eta orain osoko bilkuraren oniritzia jaso beharko du. Urtarrilean gertatuko da hori ziurrenik, eta, ondoren kontsulta egingo da. Kontsulta, "nahitaezkoa eta ez-loteslea" izango da da. Ondoren, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku geratuko da, eta Aldundiak toki-erakunde txikiaren eraketari buruzko azken erabakia hartu ahal izango du.

Hala ere, Goiak azaldu duenez, Igeldoko auzo elkartearen eta Udalaren artean akordio bat dagoenez, ez du uste inolako eragozpenik egongo denik. Kasu horretan, Aldundiari dagokio alderdiei deitzea, Igeldoren esparruan duten ordezkaritzaren arabera, eta kudeatzaile bat izendatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Eneko Goia Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia Igeldo