Politika -

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

Iñigo Urkullu ez da EAJren lehendakarigaia izango hauteskundeetan

Euzkadi Buru Batzarrak adierazi du astelehenean emango diola hasiera EAJk EAEko hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaitzak osatzeko prozesuari. EITBk baieztatu du lehendakaria ez dela berriz hautagai izango.

Iñigo Urkullu en una foto de archivo. EFE.
Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu en una foto de archivo. EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) ostiral honetan iragarri du datorren asteleheneko bileran ekingo diola EAJk EAEko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaitzak osatzeko prozesuari. Gauza bat jakina da jada: Iñigo Urkullu, 2012tik lehendakari dena, ez da izango EAJren lehendakarigaia

Prozesua oraindik hasi ez den arren, atzo hartu zen Urkullu ordezkatzeko erabakia, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak alderdiko lurraldeetako presidenteekin egindako bilera batean, EITB Mediak baieztatu duenez. 

EAJren zuzendaritzak datorren astelehenean, azaroaren 27an, egingo duen bileran helduko dio hautagai-zerrenden prozesuari, eta "prozesu horren hasieraren berri emango du, behar den unean eta moduan". Ordura arte, EBBk ziurtatu du ez duela hedabideetan agertutako informaziorik baloratuko.

EAJren hautagaiak ez ditu EBBk izendatzen, baina tokiko erakundeei barne-hauteskundeen prozesua hasteko proposamena egiten die eta batzokietako bozketetan hautatzen dira hautagaiak.

Gainera, barne-prozesu horren lehen itzulian, EBBk aurkeztutako hautagaiez gain, bestelako hautagaiak ere proposa ditzakete udal erakundeek.

Batzokietako bozketen bigarren itzuliko emaitzak erabakitzen du EAJren lehendakarigai nor izango den; izan ere, Batzar Nazionaleko ahaldun bakoitzak berak ordezkatzen duen udal taldeak bozkatu duena bozkatu behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Urkullu azken albisteak EAEko hauteskundeak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak