Politika -

Izquierda Unida

Alberto Garzonek IUren zuzendaritza utzi du eta politikaren lehen lerrotik urrunduko da

Aspaldi pentsatu eta erabakitako pausoa dela azaldu du, eta une honetara arte itxaron duela pauso hori emateko, Gobernu berria eratu eta "fase politikoaren aldaketarekin" bateratzeko, bitartean bere ardurekin jarraituta.

Alberto Garzon Sanchez agurtzen Diputatuen Kongresuan. EFEren artxiboko irudia.
Alberto Garzon Sanchez agurtzen Diputatuen Kongresuan. EFEren artxiboko irudia.
Alberto Garzon Sanchez agurtzen Diputatuen Kongresuan. EFEren artxiboko irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Garzon IUko koordinatzaile nagusi eta jarduneko Kontsumo ministroak bere alderdiko zuzendaritza eta politikaren lehen lerroa utzi ditu. Hala iragarri die alderdiko militanteei zuzendutako gutun batean. Aurreikusitako pausoa izanik, Garzon ez zen Sumarren zerrendan aurkeztu uztailaren 23ko hauteskundeetan. Orain, aspaldi hartutako erabaki hori gauzatu du. 

Azaldu duenez, hilabete hauetan Kontsumo Ministerioan eta IUko buruzagitzan jarraitu du, "hauteskunde orokor zailak genituelako aurretik", eta bere "ardura" bere energia Sumarrentzat "ahalik eta emaitzarik onena lortzera" bideratzea zelako, bai eta "koalizio gobernu aurrerakoi bat berriro eratzen laguntzea" ere. Urte hauetan guztietan bere ibilibide politikoan lagundu dioten pertsona guztiei "eskerrik beroenak" eman dizkie.

Bide honek eragin dizkion kostu pertsonalei dagokienez, aitortu du urte hauetan "politikaren onena eta txarrena" ikusi duela, eta "goitik behera" zeharkatu dutela. "Denbora gehiegi eman dut beren hurkoak zaintzen ez dituzten eta politika desberdin pentsatzen duena zapaltzea baino ez dela sinesten duten pertsonekin".

Azkenik, pauso hori ematearekin eta familia eta alabak zaintzen denbora gehiago eman ahal izatearekin pozik dago. "Haiek beste inork baino gehiago sufritu dituzte nire ezinegonak eta atsekabeak, nire etengabeko absentziak eta suminkortasunak", amaitu du Garzonek, eta gaineratu du, "ahal beste tresnarekin, gizarte ekosozialista bat eraikitzen" laguntzen saiatuko dela; "basakeriaren eta ingurumen-suntsiketaren aurrerabidearen aurrean galga bideragarri eta demokratiko bakarra".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika IU Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak