Politika -

INBESTIDURA

PSOEren amnistia legea Europako Parlamentuan eztabaidatuko dute datorren astean

Osoko bilkuraren behin betiko agenda ez dute iragarriko ostegunera arte, Europako Ganberako Presidenteen Konferentziaren ostean. Bilera horretan, eztabaida horretarako eguna eta ordua zehaztuko dituzte.

Elkarretaratzea Bruselan, Europako Parlamentuaren aurrean, amnistiaren legearen aurka. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Bruselan, Europako Parlamentuaren aurrean, amnistiaren legearen aurka
Elkarretaratzea Bruselan, Europako Parlamentuaren aurrean, amnistiaren legearen aurka. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak PSOEk, Juntsek eta ERCk adostutako amnistia legea sartuko du datorren asteko osoko bilkuraren gai zerrendan, Estrasburgon (Frantzia), Europako Alderdi Popularrak hala eskatuta.

Alderdiko iturriek EFEri baieztatu diotenez, PPk gehiengoa bilatuko du gai hori agendan sartzeko, eta, hasiera batean, Europa Berrituko liberalen (Ciudadanos eta EAJ daude talde horretan, besteak beste), Kontserbadore eta Erreformisten (Voxen familia politikoa) eta Nortasuna eta Demokraziako ultraeskuindarren babesa izango du.

Ohar baten bidez, Manfred Weber Europako Parlamentuko popularren buruak eta Dolors Montserrat Espainiako ordezkaritzaren buruak ohartarazi dute arriskua dagoela sinatutako amnistia legearen xedapenek "botereen banaketa urratzeko eta independentzia judiziala ahultzeko".

"Demokraziaren eta askatasunaren esparrua denez gero, Europako Batzordeak itun hau gelditzen laguntzea nahi dugu, zuzenbide-estatua eta Espainiako herritarren berdintasuna urratzen baititu", azpimarratu du talde popularrak Euroganberan.

Osoko bilkuraren behin betiko agenda ez dute ostegunera arte iragarriko, Europako Ganberako Presidenteen Konferentziaren ostean. Bilera horretan, eztabaidaren eguna eta ordua zehaztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Europako Parlamentua JxCat azken ordua Espainiako Amnistia Legea gaur