Politika -

Barne kontsulta

Sanchezek PSOEko militanteen babesa jaso du inbestidurarako itunak egiteko

Kontsultan parte hartu duten militanteen % 87k bozkatu dute orain arte egindako eta etor daitezkeen akordioen alde. PSE-EEko militanteen % 90,18k eta PSNko % 89,1ek bozkatu dute inbestidurarako akordioaren alde.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, bozkatzen, gaur. Argazkia: EFE.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, bozkatzen, gaur. Argazkia: EFE.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, bozkatzen, gaur. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren barne kontsultan parte hartu duten militanteen % 87k babestu dituzte Pedro Sanchezek inbestidurarako egin dituen eta egingo dituen itunak. Hori horrela, Sanchezek alderdikideen babesa du Juntsekin amnistia legearen inguruan negoziatzen jarraitzeko.

Euskadin, PSE-EEko militanteen % 90,18k babestu dute Pedro Sanchez Gobernuko presidente izendatzeko Sumar koalizioarekin erdietsitako akordioa, eta Nafarroako militante sozialisten % 89,1ek ere aldeko botoa eman dute.

Sumarrekin egina dagoen gobernu akordioaren eta atzetik etorri diren eta etorriko diren besteen inguruko kontsultan parte hartzera deituta zeuden 172.600 militante sozialistetatik, % 63,4k eman dute botoa.

PSOEk prentsa-ohar baten bitartez eman du emaitzaren berri, botoen % 92 zenbatuta.

Hain zuzen ere, PSOEk alderdikideei egin dien galdera hauxe da: "Babesten al duzu Sumarrekin Gobernua osatzeko akordioa eta beharrezko gehiengoa lortzeko beste alderdi politiko batzuen babesa lortzea?".

Azkenean, kontsultan parte hartu duten militanteen % 87,13k erantzun dute baietz, eta % 11,93k, ezetz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak