Politika -

Espainiako Gobernua

Erregeak bigarren kontsulta txanda hasiko du astelehen honetan, Sanchez hautagai proposatu aurretik

Oraingoan, Pedro Sanchez PSOEko burua eta jarduneko presidentea inbestidurarako hautagai gisa proposatzea espero da.

Francina Armengol Kongresuko presidentea eta Felipe VI.a. Artxiboko argazkia: EFE
Francina Armengol Kongresuko presidentea eta Felipe VI.a. Artxiboko argazkia: EFE
Francina Armengol Kongresuko presidentea eta Felipe VI.a. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruaren inbestiduraren porrotaren ostean, Felipe VI.a Espainiako erregeak bigarren bilera txanda hasiko du astelehen honetan talde parlamentarioekin, Zarzuelak iragarri duenez.

Erregeak Francina Armengol Kongresuko presidentea hartu du arratsaldeko lehen orduan, eta ofizialki jakinarazi dio Feijook ez dituela lortu Gobernuko presidente izateko beharrezkoak diren botoak.

Ondorioz, erregeak beste kontsulta txanda bat abiatu beharko du, abuztuaren 21ean eta 22an egindakoa bezalakoa, non Feijoo hautagai gisa atera zen. Oraingo honetan, Pedro Sanchez PSOEko burua eta jarduneko presidentea inbestidurarako hautagai gisa proposatzea espero da.

Datorren astelehenean eta asteartean, urriaren 2an eta 3an, egingo dute bilera sorta berria. EAJri astelehena egokituko zaio, eta, ziurrenik, EH Bildu ez da bertan izango, aurrekoan bezala. Parlamentuan indar txikiena duen taldetik handienera deituta, Javier Esparza Union del Pueblo Navarroko (UPN) presidentea izango litzateke astelehenean estatuburuaren bulegotik pasatzen lehena, Cristina Valido Coalicion Canariako (CC) diputatuaren eta Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailearen aurretik.

Lehen egun hori Yolanda Diaz Sumarreko liderrak osatuko luke.

Asteartean, Santiago Abascal Voxeko presidenteak hartuko du lekukoa, eta, ondoren, Felipe VI.a Sanchezekin eta Nuñez Feijoorekin bilduko dira, PP baita eserleku gehien lortu dituen alderdia (137).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika Albisteak PSOE Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Felipe VI.a bideoak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Alderdi politikoak bideoak Pedro Sánchez bideoak Gaurko titularrak Albisteak PPko presidentea