Politika -

Gorte Nagusien Osaketa

Pedro Rollan, Senatuko presidente PPren gehiengo osoz

Kongresua eratzeko saioarekin batera egin dute osoko bilkura hau ere. Aurretik, JxCatek eta ERCk akordio bana lortu dute PSOErekin, Francina Armengol sozialista Behe Ganberako presidente izan dadin.

Javier Maroto eta Pedro Rollan, ostegun honetan, Senatua osatzeko saioa hasi aurretik. Argazkia: EFE
Javier Maroto eta Pedro Rollan, ostegun honetan, Senatua osatzeko saioa hasi aurretik. Argazkia: EFE
Javier Maroto eta Pedro Rollan, ostegun honetan, Senatua osatzeko saioa hasi aurretik. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Rollan hautagai popularra aukeratu dute Senatuko presidente, PPren gehiengo absolutuari esker.

Kongresua eratzeko saioarekin batera egin dute osoko bilkura hau ere. Aurretik, JxCatek eta ERCk akordio bana lortu dute PSOErekin, Francina Armengol sozialista Behe Ganberako presidente izan dadin. 10:00ak pasata hasi da XV. legegintzaldiko Senatua eratzeko saioa.

Hautetsontzi eta boto-paperen bidez egindako hiru bozketa sekretutan egin dute, Ganbera osatzen duten senatariek deituta.

Rollanek (hauteskunde orokorretan senatari bozkatuena) aldeko 142 boto lortu ditu; 114 senatarik (sozialistak, tartean), berriz, boto zuria eman dute.

PPko hautagaiak lortutako 142 botoek gehiengo osoa (130) eman diote. Izan ere, Goi Ganbera osatzen duten 266 senatarietatik 259 baino ez daude izendatuta, zazpi senatari autonomiko izendatzeke baitaude oraindik.

Senatuko Mahaiaren osaketa

PPk eta PSOEk Senatuko Mahaia osatzen duten lau idazkaritzak banatu dituzte, Javier Maroto izango delarik lehen presidenteordea.

Hirugarren eta laugarren idazkaritzak izateaz gain, PSOEk bigarren presidenteordea eskuratu du, Guillermo Fernandez Vara Extremadurako presidente ohia buru duela.

Bozketaren emaitzek Eva Ortiz PPko senatari valentziarrari eman diote lehen idazkaritza, 142 botorekin; bigarrena, berriz, Maria del Mar Blanco Madrilgo parlamentari popularrarentzat izan da, 139 botorekin.

Maria de los Angeles Luna Kordobako PSOEko senataria izango da hirugarren idazkaria, 112 botorekin, eta Francisco Manuel Fajardo Lanzaroteko senatari sozialista, laugarrena, 110 botorekin.

Bestalde, Mahaiko idazkari izateko bosgarren hautagaiak, Angel Pelayo Gordillo Voxeko senatariak, bere senatarien hiru botoak baino ez ditu lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Senatua gaur