Politika -

NAFARROAKO GOBERNUA

Hauek dira Nafarroako Gobernua osatuko duten 13 kontseilariak eta 3 presidenteordeak

PSNk 8 kontseilari eta presidenteorde bat izango ditu; Geroa Baik, 4 kontseilari eta presidenteorde bat, eta Zurekin Nafarroak, kontseilari bat eta presidenteorde bat.

PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako ordezkariak bart, Gobernu akordioa itxi ostean. Argazkia: EFE
PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako ordezkariak bart, Gobernu akordioa itxi ostean
Hiru presidenteorde eta 13 kontseilari izango ditu Nafarroako Gobernu berriak

1:28

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite buru izango duen Nafarroako Gobernuak 13 departamentu eta 3 presidenteordetza izango ditu. PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak sinatutako gobernu akordioari esker, PSNk zortzi kontseilari eta presidenteorde bat izango ditu; Geroa Baik, 4 kontseilari eta presidenteorde bat, eta Zurekin Nafarroak, kontseilari bat eta presidenteorde bat. 

Honelakoa izango da Nafarroako Gobernuaren egitura:

- Felix Taberna (PSN) Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Presidentetza eta Berdintasun kontseilaria izango da. Bere departamentuak barne hartuko ditu Presidentetza, Gobernu Irekia eta Parlamentuarekiko Harremanetarako, Politiken Plangintza, Koordinazio eta Ebaluazioko, Komunikazio-Proiekzio Instituzionaleko zuzendaritza nagusiak eta baita Nasertic enpresa publikoa ere.

Departamentu horren barruan badago ere, Zurekin Nafarroak hartuko du Berdintasun Institutuaren ardura.

- Amparo Lopez (PSN): Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia kontseilaria. Halaber, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia zuzendaritza nagusiak hartuko ditu.

- Oscar Chivite (PSN): Lurralde Kohesiorako kontseilaria. Gainera, Lurralde Antolamendu, Toki Administrazio, Herri Lan eta Azpiegitura eta Garraio zuzendaritza nagusiak gidatuko ditu. Nafarroako Tokiko Azpiegiturak Sozietate Anonimoko (NILSA) eta Nafarbide sozietate publikoa ere bere zuzendaritzapean egongo dira.

- Carlos Gimeno (PSN): Hezkuntza kontseilaria. Errepikatu egingo du karguan, eta Hezkuntza, Hezkuntza Baliabide eta Lanbide Heziketako zuzendaritza nagusiak ere bere ardurapean geratuko dira. CNAI sozietatea ere bere eskumenekoa izango da.

- Mari Carmen Maeztu (PSN): Gizarte Eskubideen eta Enplegu kontseilaria. Gizarte Babeseko zuzendaritzak, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentzia, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta Gizarte Ekonomia eta Laneko zuzendaritza nagusiak sartzen dira horren baitan. GIZAIN eta Tutelar fundazioak ere horren barruan egongo dira.

- Jose Luis Arasti (PSN): Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. Orain arte Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari izan denak Ekonomia, Next Generation, Aurrekontuak, Ondarea, Kontu-hartzailetza eta Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendaritza nagusiak ere gidatuko ditu. Halaber, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) eta Nafarroako Inbertsio Institutuaren (INI) ardura izango du.

- Juan Cruz Cigudosa (PSN) Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari karguan izango da berriro. Berrikuntza, Unibertsitate eta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaritza nagusiak ere bere gain egongo dira, baita ADITECH fundazioa, Tracasa eta CAT sozietate publikoak, Nafarroako Adimen Artifizialaren Ikerketa Zentroa (NAIR) eta Nafarroako Berrikuntzaren Polo Digitala.

- Rebeca Esnaola (PSN): Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria. Halaber, Kultura eta Turismoko zuzendaritza nagusien eta Kirolaren Institutua eta NICDO sozietate publikoa zuzenduko ditu. 

- Ana Ollo (Geroa Bai) Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria izango da. Kanpo Harremanetarako eta Euskarabideko zuzendaritza nagusiak ere kudeatuko ditu. Hala ere, Bake, Memoria eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusia PSNk hartuko du bere gain.

- Fernando Dominguez (Geroa Bai): Osasun kontseilaria. Halaber, bere ardurapean geldituko dira Osasun Zuzendaritza Nagusia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

- Mikel Irujo (Geroa Bai): Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria. Enpresa Trantsizioko eta S4 Proiektu Estrategikoetako, Trantsizio Energetikoko, Merkataritzako eta Kontsumoko zuzendaritza nagusiak ere horren menpe geratuko dira. 

- Jose Mari Aierdi (Geroa Bai): Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria. Gainera, Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintza eta Ingurumen zuzendaritza nagusiak, INTIA Nafarroako sozietate publikoa, Nafarroako Kanala eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) ere izango dira horren ardurapean.

- Begoña Alfaro (Zurekin Nafarroa): Hirugarren presidenteordea eta Etxebizitza kontseilaria. Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politika departamentuaren aterkipean egongo dira Etxebizitza eta Migrazio Politiketako zuzendaritza nagusiak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Nafarroako Alderdi Geroa Bai Nafarroa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentua Nafarroako Gobernuko lehendakaria