Politika -

U23

UPNk kanporatutako Carlos Garcia Adanerok Kongresuko diputatu-aktari eutsiko dio CERA bozari esker

UPNko zuzendaritzaren aginduari uko eginda, lan-erreformaren aurka bozkatzeagatik kanporatu zuten Garcia Adanero. Kongresuko eserlekuari eutsiko dio atzerrian bizi diren herritarren bozengatik, PPk diputatu bat gehiago eskuratu duelako Madrilen.

Carlos Garcia Adanero PPko egungo diputatua. Argazkia: EFE
Carlos Garcia Adanero PPko egungo diputatua. Argazkia: EFE
Carlos Garcia Adanero PPko egungo diputatua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako koalizio gobernuak sustatutako lan-erreformaren aurka bozkatzeagatik, UPN alderdiak kaleratutako Carlos Garcia Adanerok Kongresuko diputatu-aktari eutsiko dio, CERA bozari esker, PPk Madrilen eserleku bat gehiago lortu duelako, PSOEren kalterako.

Atzerrian bizi diren herritarren bozen zenbaketaren emaitza ofizialik Probintziako Hauteskunde-Batzordeak oraindik jakinarazi ez badu ere, PSOEk galdutzat eman du Madrilgo 11. eserlekua, PPko zerrendako 16. postuan zihoan Carlos Garcia Adaneroren onerako.

Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas UPNk Kongresuan zituen bi diputatu bi urte eta erdiz kanporatzea erabaki zuen UPNko zuzendaritzak 2022an, muzin egin baitzioten alderdiak emandako aginduari, hau da, Espainiako Gobernuaren lan-erreformaren alde bozkatzeari.

Dena dela, legegintzaldi berrian Sayasek eta Garcia Adanerok Kongresuan jarraituko dute, baina ez Talde Mistoan, PPko taldean baizik. Sayas Nafarroako PPko zerrendaburu izan zen uztailaren 23ko hauteskundeetan, eta Garcia Adanerok diputatu-aktari eutsi dio PPk 16. eserlekua gordetzea lortu duelako Madrilen.

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan Garcia Adanero Iruñeko PPko alkategai ere izan zen, beraz, Kongresuko diputatu eta Iruñeko zinegotzi karguak partekatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak