Politika -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Itxaso Atutxak, EH Bilduri: "Eudeleko ordezkaritza Eudeleko estatutuek markatzen dute, ez EAJk"

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak koherentzia falta leporatu dio EH Bilduri, eta nabarmendu du koalizio subiranistak babestutako estatutuak direla.

Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratian
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratian
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratian

play icon 24:45

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen ondotik, azken orduetan eztabaidagai bihurtu da Eudel Euskadiko Udalen Elkartean alderdi politikoek duten ordezkaritza.

Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, alderdi edo talde bakoitzak Eudelen duen ordezkaritza Eudeleko estatutuek markatzen dute, ez EAJk edo alderdien arteko akordio batek. Ildo horretan, koherentzia falta egotzi dio EH Bilduri, eta koalizio subiranistak babestutako estatutuak direla nabarmendu du.

Halaber, 2019an egin bezala, alderdi bakoitzari dagokion ordezkaritzaren araberako zerrenda bateratua aurkezteko proposamena babesteko eskatu dio Atutxak EH Bilduri. "Guk ez dugu gurea aldatu, ez dakit zergatik trilero lan horretan ari den orain EH Bildu", gaineratu du.

Atzo, Unai Urruzuno EH Bilduko bozeramaileak adierazi zuen, koalizioak Gasteizen eta Durangon lortu duen lehen postua errespetatu izan balitz, beraiei egokituko litzaiekeela Eudelen presidentetza.

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorrei begira, Atutxak ohartarazi du indarkeria matxistari lotutako neurrietan eta gai sozialetan atzera egiteko arriskua dagoela PP edota PP eta Vox Espainiako Gobernura iristen badira. Kasu horretan, datozen lau urteak gogorrak izango direla iragarri du. Inbestidurari begira, hautagaia edonor dela ere, EAJk euskal agenda jarriko du mahai gainean, Atutxaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa EH Bildu Bizkaia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskadi Irratia EUDEL