Politika -

U23

Hauteskundeetara batera aurkezteko ituna xede, atzera kontaketan sartu dira Sumar eta ezkerreko indarrak

Ostiraleko gauerdira arte dute. Podemos akordiora batuko den da oraindik zalantza handiena. Izan ere, Yolanda Diazek lotuta ditu hitzarmenak Mas Madrid, Chunta Aragonesista eta Alberto Rodriguez diputatu ohi kanariarraren Drago proiektuarekin.

Diaz, Ernest Urtasun Sumarren kanpainako bozeramailea ondoan duela, bilera batean. EFE
Diaz, Ernest Urtasun Sumarren kanpainako bozeramailea ondoan duela, bilera batean.
Diaz, Ernest Urtasun Sumarren kanpainako bozeramailea ondoan duela, bilera batean. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken txanpan. Sumar, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenaren proiektua, eta Espainiako Estatuko ezkerreko indarrak atzera kontaketa sartu dira uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan batera aurkezteko ituna ixten saiatzeko. Biharko 00:00ak arte dute epea, hauteskunde legeak koalizioei ezarritako muga kontuan hartuta. Podemos itunera bilduko ote den da zalantza handiena. 

Elkarrizketak abian daude, eta Sumarretik itxaropentsu agertu dira, 15 bat indarren arteko "puzzlea" osatzea zaila dela ohartarazi arren. Nabarmendu dutenez, ez dute "azken unera arte" itxaron nahi. 

Negoziazioen gertuko iturrien arabera, helburua da aurrena eskualdeko alderdi txikiekin akordioa ixtea, gero, Izquierda Unida batzea, eta azkenik, Podemosekin azken zertzeladak adostea. Hala, itunak egin dituzte jada Chunta Aragonesista alderdiarekin eta Drago Canarias proiektuarekin (Alberto Rodriguez Podemosen diputatu ohiarena). Mas Madriden militantziak Sumarren baitan joateari baiezkoa eman zion atzo, eta Equo Berdeak, IU eta En Comun Podem indarrek aspaldi adierazi zuten Diaz babesten dutela. 

Podemoseko eledunek batasunaren alde lanean ari direla eta batasun akordio bat nahi dutela azpimarratu dute. Dena dela, Pablo Echenique koalizio morearen Kongresuko bozeramaileak atzo ohartarazi zuenez, "berandu" ari dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika IU Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos bideoak Más País Yolanda Diaz Sumar Mugimendua EQUO Euskadi albisteak