Politika -

Hauteskunde zerrendak

Auzitegi Nazionalak egiaztatu du Sara Majarenas ETAko kide ohia gaitasungabetuta dagoela

Fiskaltzak horren berri eman dio Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari. Majarenas hamargarrena da EH Bilduren Astigarragako zerrendan.

AGENCIAS | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak egiaztatu du Sara Majarenas ETAko kide ohi eta EH Bilduren Astigarragako hautagai-zerrendako hamargarren hautagaia gaitasungabetuta dagoela 2028ko apirilaren 6ra arte. ANk horren berri eman dio Fiskaltzari, eta Fiskaltzak Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari.

Hori dela eta, Majarenasek ezingo luke hautagai-zerrenda batean parte hartu, Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren (Loreg) arabera. Horregatik, Dignidad y Justicia elkarteak haren hautagaitza baliogabetzea eskatu du.

Joan den astean, Ministerio Publikoak elkarte horren salaketa bat artxibatu zuen; izan ere, EH Bilduren zerrendetan ETAko kide izateagatik kondenatutako 43 pertsona zeudela salatu zuen elkarteak, baina Fiskaltzak argudiatu zuen denek kondena beteta dutela.

Bestalde, koalizio abertzaleak adierazi du Hauteskunde Batzordeak "irregulartasunik atzeman gabe" aldarrikatu zuela bere zerrenda, eta gaineratu du Majarenasek ez zekiela gaitasungabetuta dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika ETA EH Bildu Eguneko albisteak Astigarraga bideoak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak