Politika -
Gerra Ukrainan
Nolakoak dira Espainiak dituen Leopard tankeak eta zein da aukerarik onena?
Espainian ekoitzitako 2E modeloko 239 tankeetatik 219 daude gerrarako prestatuta. Dirudienez, aukerarik onena Zaragozan gordeta dituzten tankeak bidaltzea litzateke.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Guztira, 347 Leopard tanke ditu Espainiak. Horietatik 108 2A4 modelokoak dira, 90eko hamarkadan Alemaniari erositakoak. Gaur egun erabiltzen diren gerra tankeetatik zaharrera da modelo hori. Gainerako 293 tankeak 2E modelokoak dira -modelo berriena-.
Espainiako Gobernuko Defentsa ministro Margarita Roblesek gaur, asteazkenarekin, iragarri du Espainiak Leopard tankeak bidaliko dituela Ukrainara, aliatuekin koordinatuta.
Nolakoak dira Espainiak dituen Leopard tankeak?
Espainian ekoitzitako 2E modeloko 239 tankeetatik 219 daude gerrarako prestatuta.
Base ezberdinetan daude banatuta; El Goloson (Madril), Cerro Murianon (Kordoba), Badajozen eta Zaragozan.
Zein da aukerarik onena?
Erabakia politikoa bada ere, horretan adituak diren iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diote Ceuta eta Melillan dituztenak bidaltzea "arriskutsua" litzatekeela, "Espainian hegoaldeak baitu mehatxu handiena".
Iturri horien arabera, Espainiak ez ditu tankerik onenak bidaliko, alegia E2 modelokoak, Ukrainara eramatea ez litzatekeelako erraza izango.
Diru aldetik kostu handia litzateke, eta ekoizteko arazoak ere izango lituzkete. Gauzak horrela, litekeena da A4 alemaniarrak bidaltzea. Hain zuzen ere, Zaragozan gordeta dituztenak eramateko aukeraren alde egingo dute seguru asko.
6 eta 8 milioi euro artean
Lehen edo bigarren eskukoa izateak aldaketak ekar ditzake tankeen prezioan. Dena den, 6 eta 8 milioi artean balio dute.
Leopard 2E espainiarra, adibidez, pentsa baino garestiago atera zitzaien.