Politika -

hAUTESKUNDEAK

Burlatak lau zinegotzi irabaziko ditu maiatzeko hauteskundeetan; eta Barañainek, galdu

Lehenak 20.000 biztanleko langa gainditu du, eta bigarrena hortik behera jaitsi da.

Etxebizitza eraikin bat, Barañainen. Argazkia: EITB
Etxebizitza eraikin bat, Barañainen. Argazkia: EITB
Etxebizitza eraikin bat, Barañainen. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko 23 udalerri handik aldatuko dute zinegotzi kopurua maiatzeko udal hauteskundeetan 2019ko bozetatik izan diren aldaketa demografikoak direla eta. Horien artean daude Burlata eta Barañain nafarrak. Lehenengoak lau irabazi eta bigarrenak beste hainbeste galduko ditu.

Espainiako Institutu Nazionalak argitaratutako azken datu ofizialen arabera, 21 udalerritan edukiko dituzte 4 zinegotzi gehiago 20.000 eta 50.000 biztanleko langak igarotzeagatik, eta 2k galdu egingo dituzte biztanle kopurua jaisteagatik.

Barañain da udal taldea murriztuko duenetako bat, 20.000 biztanletik jaitsi ondoren; eta 21 zinegotzi izan beharrean 17 izango ditu maiatzetik aurrera.

Era berean, 14 udalerrik 20.000 biztanle baino gehiago izatea lortu dute lau urteren buruan, eta 17 zinegotzi izatetik 21 izatera pasatuko dira, tartean Burlata.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Burlata Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Barañain Nafarroako udal eta foru hauteskundeak