Politika -

De Miguel auzia

Urkulluk berretsi egin du «defendatzen ditugun balioen aurkako gertakarien gaitzespen irmoa»

Halaber, Justiziak hartutako erabakia errespetatzen duela adierazi du. Auzitegi Gorenaren epaia, irmoa, Arabako Probintzia Auzitegiaren autoa argitaratu eta hiru urtera iritsi da, eta zigortuetako batzuek aurkeztutako errekurtsoei erantzun die.

Iñigo Urkullu lehendakaria, EFEren artxiboko irudi batean
Iñigo Urkullu lehendakaria, EFEren artxiboko irudi batean
Iñigo Urkullu lehendakaria, EFEren artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak De Miguelen auziari buruz emandako epaia ezagutu ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak sare sozialen bidez ustelkeria gaitzetsi du eta "etikarekin eta gardentasunarekin duen konpromisoa" berretsi du. Testuinguru horretan, epai judizialak "onartzeko eta betetzeko" deia egin du.

Urkulluk nabarmendu duenez, "hamabi urte eta erdi baino gehiagoren ostean, gaur jakin da Auzitegi Gorenak 'De Miguel auzia' ri buruz eman duen epai irmoa". Ildo horretan, 2010eko apirilaren 1ean eta 2019ko abenduaren 17an egin moduan, "ustelkeria kasu guztiak" gaitzetsi ditu, eta "kudeaketa publiko eta politikoan gardentasunarekiko eta etikarekiko erabateko konpromisoa" adierazi du.

Horrez gain, Justiziak hartutako guztiz errespetatzen dituela nabarmendu du eta "erabaki horiek onartu eta bete" egin behar direla azpimarratu du, "prozedura judizialen bidea ere errespetatuz".

Amaitzeko adierazi du defendatzen dituzten ideia eta balio etikoen aurkakoak diren gertaeren aurrean "gaitzespenik irmoena" berresten duela.

Era berean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "gaitzespen irmoa" agertu du epaiak frogatutako jokabide ustelen aurrean, eta ebazpen horren izaera "irmoa" berresten bada, Jaurlaritzak "horren arabera" jokatuko duela adierazi du.

Zupiriak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok, eta Jaurlaritzak ebazpena "errespetatu, onartu eta beteko" duela ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Auzitegi Gorena Epaiketak argazkiak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak De Miguel Auzia