Politika -
Nafarroako PPko Kongresua
Javier Garcia Nafarroako PPko presidente izendatu dute, bozen % 97rekin
Azken bost urteetan presidente karguan egondako Ana Beltran ordezkatuko du egungo Navarra Sumako foru parlamentariak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Javier Garcia foru parlamentaria Nafarroako PPko presidente izendatu dute, igande honetan Iruñean izandako PPren eskualdeko Kongresuan bozen % 97,22 lortuta. Nafarroako popularren presidentetzarako aurkeztutako hautagai bakarra izan da Garcia. Kongresuaren itxiera-ekitaldian Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagia izan da.
Javier Garcia ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Lan Arriskuak Prebenitzeko Goi Teknikaria da, eta Merkataritza Kudeaketa eta Marketin Gradua dauka.
Zortzi urtez, enpresa pribatuan egin du lan, lan arriskuak prebenitzeko teknikari gisa lehenengoz, eta Nafarroko Fremapen, marketin saileko zuzendari gisa.
2015ean, politikara egin zuen salto, Nafarroako PPan. Nafarroako Parlamentuko IX. Legegintzaldian Hezkuntza, Osasuna, Nekazal Garapena, Tokiko Administrazioa, Kirola, Kultura eta Gazteria arloetan, besteak beste, bozeramaile lanetan aritu zen.
Egun, Navarra Sumako foru parlamentaria da, eta Garraioen eta Azpiegituren Batzordean, alderdi horren bozeramaile.