Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Garraiolarien greba, Irulegiko aurkikuntza eta Istanbuleko atentatua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Garraiolariek martxoan egindako protesta bat
Garraiolariek martxoan egindako protesta bat
Garraiolariek martxoan egindako protesta bat

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Garraiolarien greba: Espainiako garraiolari autonomoak biltzen dituen Garraioaren Defentsarako Plataformak beste greba mugagabe bat abiatu du gaur salatzeko patronalak legea urratzen ari direla, eta kostuen azpitik lan egiten jarraitzen dutela. Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiek (Hiru eta Tradisna) ez dute bat egin protestarekin.

- Irulegiko aurkikuntza: Maria Chivite Nafarroako presidenteak Aranguren bailaran Aranzadik egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu baten berri emango du.

- Istanbuleko atentatua: Gutxienez sei pertsona hil, eta 81 zauritu dira (horietako bi, larri) igande honetan Istanbulgo Istiklal etorbide jendetsuan (Turkia) izandako atentatu terrorista batean, azken balantze ofizialaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroa gaur Grebak albisteak Atentatuak bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernuko lehendakaria Kamioientzako bidesariak Turkia