Politika -

Diputatuen Kongresua

EH Bilduk eta ERCk ez diete zuzenketarik aurkeztuko Sanchezen aurrekontuei

Koalizio independentistak eta kataluniarrek iragarri dute azkenean ez dutela aurkeztuko 2023ko Aurrekontu Orokorren aurkako osoko zuzenketarik, gobernuarekin dituzten negoziazioei tartea emateko.

Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE.
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk eta Esquerra Republicanak (ERC) iragarri dutenez, azkenean ez dute aurkeztuko 2023ko Aurrekontu Orokorren aurkako osoko zuzenketarik, koalizio gobernuarekin dituzten negoziazioei tartea emateko.

Koalizio independentistaren eta katalanen erabakiarekin (18 boto guztira), Espainiako Gobernuak Aurrekontuen lehen bozketa gainditzeko bidea erraztu du, datorren ostegunean Kongresuan egitekoa dena, baina oraindik ez ditu aldeko botoak lotu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Pedro Sánchez Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak ERC