Politika -

BISITA BILBON

Yolanda Diazek feminismoaren eta gizarte-politiketako erreferenteekin Sumar aurkeztuko du lehenengo aldiz EAEn

EiTB Mediak jakin duenez, ministroak ekitaldi bat eramango du aurrera Uribarri auzoko saskibaloi-kantxa batean, eta bertan Sumarrerako, berak bultzatutako plataformarako, laguntzen bila hasiko da.

Ministroa Bilbon aurretik egindako bisita batean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Ministroa Bilbon aurretik egindako bisita batean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Ministroa Bilbon aurretik egindako bisita batean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuaren bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroa Bilbon izango da ostiral honetan, eta Sumar plataforma aurkeztuko du feminismoko eta gizarte-politiketako erreferenteekin batera, EITB Mediak jakin duenez.

Ministroak bultzatutako plataformaren biraren hirugarren geldialdia izango da Euskadikoa. Diazekin batera izango dira Arantxa Elizondo, politika-zientziako irakaslea eta Emakundeko idazkari nagusi ohia, Cony Carranza, emakume migratzaileekin egindako lanagatik saritutako hezitzailea, eta Fernando Fantova, gizarte-hezitzailea eta gizarte gaietako sailburuorde ohia. Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohia da plataformako entzute-prozesuaren koordinatzailea; hain zuzen ere, Sumarreko aurkezpen-bira ari da antolatzen.

Ekitaldia Uribarri auzoko saskibaloi-kantxa batean izango da, eta bertan Sumar plataformarako laguntzen bila hasiko da Diaz.

Ekitaldiaren lehen lerroan ez da politikaririk egongo, baina Elkarrekin Podemoseko eta Ezker Anitzako aurpegi ezagunak gonbidatu ditu.

Ekitaldi publikoaz gain, ministroa euskal kooperatiba eta enpresa txiki eta ertainetako arduradunekin bilduko da, eta Zorrotzaurreko eremu eszenikoa ere bisitatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Istiluak Bilbon gaur Azken ordukoa Bizkaia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Podemos albisteak Feminismoa Ezker Anitza Yolanda Diaz Sumar alderdia albisteak