Politika -

gernikako estatutua

Patxi Lopezek esan du Espainiako Gobernuak negoziatzeko prest jarraitzen duela, Estatutua osatzeko

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren hitzen ostean iritsi dira adierazpenok. Horren arabera, "geratzen diren transferentzia bakan batzuek oso txertatze zaila dute", eta horrek "prozedura zailtzen du".

Patxi Lopez, igande honetako prentsaurrekoan, Bilbon. Argazkia: EFE
Patxi Lopez, igande honetako prentsaurrekoan, Bilbon. Argazkia: EFE
Patxi Lopez, igande honetako prentsaurrekoan, Bilbon. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko Talde Parlamentario Sozialistako bozeramaileak baietsi duenez, Pedro Sanchezen Gobernua "hitz egiten eta negoziatzen" jarraitzeko prest dago oraindik, Gernikako Estatutua osatzeko.

Bilbon egindako prentsaurreko batean, Euskadirentzako transferentzia prozesua izan du hizpide Patxi Lopezek. Iñigo Urkullu lehendakariak aurrerapenak eskatu zizkion Sanchezen Gobernuari, eta nabarmendu zuen irailak "hilabete aproposa" behar lukeela eskuduntzen lekualdatzea ixten saiatzeko.

Urkulluk berriro kritikatu du Sanchezen Gobernuak euskal autogobernuaren inguruan duen jarrera
Urkulluk berriro kritikatu du Sanchezen Gobernuak euskal autogobernuaren inguruan duen jarrera
Urkulluk berriro kritikatu du Sanchezen Gobernuak euskal autogobernuaren inguruan duen jarrera

1:00

Hala, Patxi Lopezek baieztatu du Gobernua, "lehen unetik, mahaian eseri" dela "aldebiko bileretan", eta EAEri transferentziak egin izan zaizkiola jadanik.

"Prest gaude hitz egiten eta negoziatzen jarraitzeko, Estatutua osatzeko", gaineratu du. Patxi Lopezek esan du ez daukala izan litekeenaren "egutegirik", eta nabarmendu du "akordioak ixtea" dela kontua, "mahaian eseritzea, hitz egiten hastea, negoziatzea eta adostea".

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren hitzen ostean iritsi dira adierazpenok. Horren arabera, "geratzen diren transferentzia bakan batzuek oso txertatze zaila dute", eta horrek "prozedura zailtzen du".

Itxasok Deia egunkarian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Espainiako Gobernuaren nahia da "EAEko autogobernuan aurrera egitea", eta bere "lehentasuna" da "berme juridiko handienarekin" egitea. Hartara, horrek "lan teknikoa eskatzen du, gobernuen arteko lasaitasun eta elkarrekiko leialtasun giroan eman beharrekoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Albisteak Alderdi Sozialista Eusko Jaurlaritza Patxi Lopez albistak Espainiako Gobernua bideoak Denis Itxaso Eguneko albisteak Eguneko albisteak EAEko Estatutua