Politika -

frantziako hauteskundeak

Laugarren hautesbarrutian espero da lehiarik estuena Ipar Euskal Herrian, gaurko hauteskundeetan

Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian, liberalen eta NUPES ezkerreko koalizioaren arteko lehia espero da. Iparraldeko hautesbarruti guztietan, hautagai horien artean dago zalantza, hain zuzen. Beste alderdietako boto-emaileek izan dezakete giltza.

Gaurko hauteskundeen prestaketa. Argazkia: EITB Media
Gaurko hauteskundeen prestaketa.
Gaurko hauteskundeen prestaketa. Argazkia: EITB Media

1:26

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak hauteskunde legislatiboen bigarren itzulia egingo du igande honetan eta, Ipar Euskal Herrian, laugarren hautesbarrutian espero da lehiarik estuena. Izan ere, bi puntuko aldea bakarrik atera zion Macronen hautagaiak NUPESekoari. Horregatik, beste alderdietako boto-emaileek izan dezakete giltza.

Ezkerreko programa defendatzen du NUPES alderdiak. Beste gai batzuekin, ordea, lurraldeen berezitasunarekin eta euskararekin esate baterako, zentralistak direla leporatu izan zaie; Molac legearekin jada gertatu zen bezala, kontra bozkatu baitzuten.

Euskararen eta bake-prozesuaren gaian, eztabaida beroa izan dute bi hautagai nagusiek azken kanpaina egunean. Laborantzaren, bake-prozesuaren eta hizkuntza gutxituen alde lan egingo duela hitz eman du hautagai sozialistak.

Hain zuzen ere, azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko lanean ari diren Seaskako kideei babesa ematera joan dira hautagaiak. Seigarren hautesbarrutikoak bertaratu dira kanpainaren azken egunean.

Hautagairik bozkatuenak, hautesbarrutika

Iragan igandeko emaitzei begira, Macronen aldekoak izan ziren hautagairik bozkatuenak.

Bigarren itzulirako sailkatu zirenei dagokienez, 4. hautesbarrutian Annick Trounday (Ensemble) eta Iñaki Echaniz (NUPES) hautagaien artean dago lehia. 5. hautesbarrutian, berriz, Sandra Pereira-Ostanel (NUPES) eta Florence Lasserre (Ensemble) dira faborito. Bukatzeko, 6. hautesbarrutian Tom Dubois-Robinek (NUPES) eta Vincent Bruk (Ensemble) eskuratu zituzten aurrekoan boto gehienak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iparraldea albisteak Frantzia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Frantzia Hauteskundeak