Politika -
eitb focus
EAJk garaipen erosoa erdietsiko luke Araban, botoen % 32 jasota
EH Bilduk, indartsu bigarren postuan, botoen % 23 lortuko luke. Elkarrekin Podemos izango litzateke babesik handiena galduko lukeen taldea, % 2,7 gutxiago jasota, aurreko hauteskundeekin alderatuta.
Iker Gonzalez | eitb media
Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak Araban, botoen % 32 jasota, EITB FOCUS EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestaren datuak begiratuta.
EITB FOCUSen inkesta berria udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin dute, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailituzkete. Gaur, EITBk inkesta honen bigarren zatia argitaratu du eta bihar, asteazkena, Nafarroako boto asmoari buruzko datuak argitaratuko ditu.
Bestalde, eta gainerako erakundeetan erakutsita joerari eutsita, EH Bilduk bigarren indarra izatea jarraituko dute, botoen % 23 eskuratuta. Elkarrekin Podemos izango litzateke hautesleriaren aldetik babesik handiena galduko lukeena. EITB FOCUSen arabera, % 2,7 gutxiago jaso luke, aurreko hauteskundeekin alderatuta. PPk, halaber, % 14,2 jaso luke oraingoan, aurrekoetan jasotako % 15,1en aldean.
Balorazioa
Aldundien eta ahaldun nagusien kudeaketari buruzko balorazioari dagokionez, Ramiro Gonzalezek batez besteko 5,7eko nota jaso du, eta inkestan parte hartu duten pertsonen % 64,4k begi onez ikusi du aldundiak egiten duen kudeaketa.
Kontsulta itzazu hemen Gipuzkoako emaitzak, eta hemen, Bizkaikoak.
Orokorrean, % 72,1ek ontzat ematen du aldundiek egiten duten kudeaketa, 5,9ko notarekin, alegia, Jaurlaritzak jaso duen nota bera, baina azken kasu horretan herritarren % 77,4ren onespenarekin.
Jaurlaritzak batez besteko 5,9ko nota jaso du, eta % 77,4k begi onez ikusten du kudeaketa. Lurraldeka, Jaurlaritzari nota altuena eman dion lurralde historikoa Bizkaia da, 6,2ko notarekin; ondoren, Araba agertzen da, 5,8 eta, azkenik, Gipuzkoa, 5,5eko notarekin.
Azkenik, EAEKo herritarrek 5,5eko nota eman diote Espainiako Gobernuaren kudeaketari, inkestako parte hartzaileen % 57ko onespenarekin. Notarik altuena, kasu honetan ere, Bizkaian eman da, 4,9rekin; Araban, 4,6 eta Gipuzkoan, 4,3. Halere, hiru lurralde historikoetan % 50k baino gehiagok onetsi dute kudeaketa.
Metodologia
Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.
Ikerketaren unibertsoa: EAEn bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoak osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin hau ere metolodolgia kuantitatiboa erabiliz burutu da.
Fitxa teknikoa
EAE-n bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan). La= ±% 2,34 konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5 EAE-ko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±% 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.
Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 26,9-a euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1-a gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,31 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.