Politika -
AUZITEGI NAZIONALA
Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegite baten kostuak ordaintzera zigortu dute Joxi Zabalaren ama
Felipa Artano Sagastumek (91 urte) 9.252,06 euro ordaindu beharko ditu epaiketaren kostuengatik.
EITB MEDIA
Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegite baten kostuak ordaintzera behartu du Auzitegi Konstituzionalak Joxi Zabalaren ama. Gauzak horrela, Felipa Artano Sagastumek (91 urte) 9.252,06 euro ordaindu beharko ditu epaiketaren kostuengatik.
GALek 1983. urtean bahitu, torturatu eta erail zuen Joxi Zabala.
Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman zuen Zabala sendiak terrorismoaren biktimei dagozkien diru-laguntzak ez jasotzea. Familiak helegitea jarri zion erabaki horri, argudiatuta sekula ez zela frogatu Joxi Zabala ETAko kide izan zela.
Orain, Auzitegi Nazionalak errekurtsoa baztertu du, eta epaiketaren kostuak ordainarazi nahi dizkio Zabalaren amari.