Politika -

Katalunia

'Proces' auziko epaiaren kontra Junquerasek eta Romevak aurkeztutako helegitea baztertu du Konstituzionalak

Auzitegi Gorenak sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta ezarritako zigorra berretsi du, beraz, Auzitegi Konstituzionalak.

Junqueras, kartzelatik atera berritan. Artxiboko argazkia: EFE
Junqueras, kartzelatik atera berritan.
Junqueras, kartzelatik atera berritan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak baztertu egin du Oriol Junqueras Generalitateko presidente ohiak eta Raul Romeva kontseilari izandakoak Auzitegi Gorenaren epaiaren kontra jarritako babes helegitea. Biak ala biak 'proces' auziagatik zigortu zituen Gorenak, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita. 13 eta 12 urteko kartzela-zigorrak ezarri zizkieten, hurrenez hurren.

Konstituzionalak ez du erabakia aho batez hartu, eta boto partikularrak egon dira, Juan Antonio Xiol presidenteordearena eta Maria Luisa Balaguer eta Ramon Saez magistratuenak.

Halaber, Antonio Narvaez eta Candido Conde-Pumpido abstenitu egin dira, zigortuetako batzuek errefusatu egin zituztelako. Gainera, Alfredo Montoya magistratuak ez du bilkuran parte hartu, gaixorik dagoelako.

Gauzak horrela, auzipetuek Giza Eskubideen Europako Auzitegira joko dute orain babes bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Kataluniako prozesua zuzenean ERC Estrasburgoko Auzitegia epaiketak