Politika -

CRISIS EN EL PP

Casadoren dimisioa eskatu dute Ayusoren milaka jarraitzailek Madrilen

PPk Madrilgo presidentearen kontra zabaldutako espedientea itxi egingo duela iragarri eta biharamunean joan dira alderdiaren egoitza nagusira. Egearen dimisioa ere eskatu dute.

Ayusoren jarraitzaileak, gaur, Madrilen. Argazkia: Efe
Ayusoren jarraitzaileak, gaur, Madrilen. Argazkia: Efe
Casadoren dimisioa eskatu dute PPko milaka militantek Madrilen

2:2

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen ehunka jarraitzailek protesta egin dute PPren egoitza nagusiaren parean, Madrilgo Genova kalean, "Ayuso presidente" oihukatuz.

Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzaren arabera, 3.000 eta 5.000 manifestari artean elkartu dira, eta ez omen zuten Genova kaleko 13.ean egitekoa zen manifestazioaren jakinarazpenik jaso.

Espainiako eta Madrilgo Erkidegoko banderak soinean egin dute askok elkarretaratzea, eta leloen artean nagusitu dira "Sanchez, urduritu zaitez, Ayuso presidente", "Ni Ayusorekin" edo "Ayuso, Cayetana: emakumeak buruzagi". 

12:00etan abiatu da protesta, eta manifestariek Pablo Casado PPko presidentearen eta Teodoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiaren dimisioak ere eskatu dituzte. Alderdi Popularraren baitan krisia lehertu ondotik deitu dute gaurko elkarretaratzea, Ayusori babesa adierazteko. Polizia Nazionalak operatibo berezia ezarri du, inguruko kaleak itxita.

Atzo bertan, Alderdi Popularrak Madrilgo Erkidegoko presidentearen aurka irekitako informazio-espedientea itxi egingo duela eman zuten jakitera alderdiko zuzendaritzako iturriek, Erkidegotik Ayusoren anaiak kobratutako zerbitzuen inguruko informazioa bidali ondoren. Hala jakinarazi zion Casadok Ayusori, atzo arratsaldean Genovan egin zuten bileran, PPko zuzendaritza nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainiako Gobernua Espainia Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Madril Protestak gaur Pablo Casado Blanco