Politika -

KRISIA UPN-N

Adanero eta Sayas kanporatzearen alde egin du UPNren Kontseilu Politikoak, botoen %80rekin

Kontseilutik atera berritan, eta erabaki ofiziala zabaldu aurretik, Garcia Adanerok jada adierazi du: "zuzendaritza gu botatzeko deseatzen dago baina alderdiko organoetan konfidantza dugu".

Yolanda Ibañez eta Javier Esparza UPNren Kontseilu Politikora sartzen. Argazkia: EFE.
Yolanda Ibañez eta Javier Esparza UPNren Kontseilu Politikora sartzen. Argazkia: EFE.
Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adaneroren kanporatzea, abian

2:37

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Kongresuan lan-erreformaren bozketan Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas UPNko diputatuek kontra bozkatu izanak barne-krisia eragin du alderdian. Aldeko boza emateko eskatu zien zuzendaritzak, baina ez zuten agindua bete. Jokabide hori larritzat jo eta berehala diputatu aktak itzul ditzatela eskatu zien UPNko buruzagitzak bi diputatuoi eta hori egin ezean, alderditik kanporatuko zituztela adierazi zieten.

Gaur goizean, gaiari buruz eztabaidatzeko bilera egin du Kontseilu Politikoak eta atzo alderdiaren Exekutiboak hartutako erabakia berretsi dute bertaratutakoen % 80,62k. Azkenean, kaleratutak balira, UPN ordezkaritzarik gabe geratuko litzateke Madrilgo Diputatuen Kongresuan.

% 15ak erabakiaren kontra bozkatu du, % 3,75ak boto zuria eman du, eta % 6,02aren bozka baliogabea izan da.

11:00etan hasi da biltzarra, Iruñeko Navarra Arena pabiloian. 232 ordezkarik osatzen dute Kontseilu Politikoa, eta UPNren erabakigune nagusia da.

Kontseilura sartu aurretik, komunikabideen galderei erantzunez, Sergio Sayasek esan du "egindakoaz ziur, konbentzituta" daudela baina hedabideei azalpenak eman aurretik "barruan hitz egin" behar dutela. "Oso egun zaila" dela onartu du, hori bai, "22 urte daramatzat jada alderdi honetan" gogoratu du eta euren botoa "azaltzera" doazela nabarmendu du.

Carlos Garcia Adanerok ere "diziplina batzordearen aurrean defendatzera" doazela berretsi du "espero dut nire defentsan lagunduko duela UPNko sortzaile izandako Jesus Aizpunen bulegoak" gehitu du.

Egindakoaz ''konbentzituta'' agertu dira Adanero eta Sayas, UPNren Kontseilu Politikora iritsi direnean
Egindakoaz  ''konbentzituta'' agertu dira Adanero eta Sayas, UPNren Kontseilu Politikora iritsi direnean
Egindakoaz ''konbentzituta'' agertu dira Adanero eta Sayas, UPNren Kontseilu Politikora iritsi direnean

Kontseilutik atera berritan, eta erabaki ofiziala zabaldu aurretik, Garcia Adanerok jada iragarri du nondik nora joango zen erabakia: "zuzendaritza gu botatzeko deseatzen dago baina alderdiko organoetan konfidantza dugu".

Esparzak esan du Sayasek eta Adanerok "UPN ahuldu" dutela eta "ezin dutela" alderdian jarraitu akta entregatu ezean

Javier Esparza UPNko presidenteak uste du Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok "UPN ahuldu" dutela zuzendaritzaren agindua bete ez izanagatik, eta beraz, ezin dutela alderdian jarraitu diputatuen aktak entregatu ezean.

Hala adierazi du Kontseilu Politikoa amaitu eta gero, komunikabideen aurrean. Esparzak esan du batzarra "normaltasunez" egin dela, "eztabaida sakona" izan dela, eta eskertu egin du "Kontseilu Politikoak zuzendaritzaren jarrera berretsi izana".

Adanerok eta Sayasek lan-erreformaren alde bozkatuko zutela ez zutela inoiz esan defendatu dute baina UPNko presidenteak adierazi du "egun horietan argitaratutako adierazpen batzuetan" argi geratu zela bi diputatuak ez zeudela ados, baina "boto-diziplina beteko" zutela adierazi zutela. "Arratsaldeko sei eta erdietan egin zutena denei iruzur egiten izan zen", aurpegiratu die. "Bistan denez, jendaurrean zein pribatuan, botoa emateko diziplina errespetatuko zela esan ziguten, eta azkenean ez zen hala izan", azpimarratu du.

"Hartu duten erabakiarekin UPN ahuldu dute, UPN hitza duen alderdia delako. Asmatu edo huts egin dezakegu, baina hitza betetzen dugu, eta erabaki bat hartzen badugu, bete egiten da", "hori da euren jarrerarekin zalantzan geratu dena" gaitzetsi du Espartzak. Hala, Kontseilu Politikoaren erabakiarekin "egoera normaltasunera itzuli" dela uste du, "UPNk emandako hitza beteko duela garbi geratzen da".

PPk Sayasen eta Adaneroren boto aldaketaren berri ba ote zuen galdetuta, Esparzak azaldu du 'popularren' presidentearekin hitz egin duela, Pablo Casadok esan diola eurek ez dutela "esku hartu" eta berak ez daukala haren hitza zalantzan jarri beharrik.

Miguel Sanz: "Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok erabateko akatsa egin dute"

Miguel Sanz UPNko buruzagi ohi eta Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren iritziz, "Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok erabateko akatsa egin dute" lan erreformaren kontra bozkatzean, zuzendaritzaren aginduari muzin eginez, eta horrek "maniobrarako gaitasun gutxirekin" uzten du Exekutiboa. Hala adierazi du Kontseilu Politikora sartu aurretik.

Miguel Sanz Kontseilu Politikora sartzen. Argazkia: EFE

"Orain, irtenbide guztiak txarrak dira eta txarretan hoberena hartu beharko da" gehitu du. Kontseilu Politikoak UPNren Exekutiboak hartutako erabakia berretsiko duela uste duela ere esan du (bi diputatuei akta entregatzeko eskatzea, eta egin ezean, kaleratze prozesua hastea) baina Diziplina Batzordearena izango dela azken hitza gogorarazi du.

UPN ordezkaririk gabe geldituko da Kongresuan
UPN ordezkaririk gabe geldituko da Kongresuan
UPN ordezkaririk gabe geldituko da Kongresuan

0:39

UPNko buruzagitza Estatutuak urratzen ari dela salatu dute Sayasek eta Garcia Adanerok eurak kanporatu nahi izatearekin eta horri buruz galdetuta, hauxe erantzun du Sanzek: "Ez dut uste gu garenik Estatutuak urratzen ari garenak".

UPNren Exekutiboak bi diputatuek egindakoaren "larritasunagatik" deitu zuen Kontseilu Politikoa

"Disziplina eza bakarrik ez", "jakinaren gainean egonda, azken unera arte UPNren boto-emaileei, afiliatuei, alderdikideei eta zuzendaritzari botoa ezkutatzea" oso larria dela esan zuen atzo UPNren Exekutiboak. "Jokabide horrek  alderdian izango dituen ondorioak zenbaterainokoak izango diren ez daukagu jakiterik, gure sinesgarritasuna eta fidagarritasuna kolokan jarri baitute", gaineratu zuten. 

Javier Esparzak zuzentzen duen alderdiaren arabera, "emandako hitza betetzea" beti izan da UPNren ezaugarrietako bat, eta, beraz, "UPNk alderdiaren beraren eta boz-emaileen interesa" babesteko "betebeharra" du.

"Diziplina ezak eta UPNren irudiari egindako kalte larriak diputatuen aktak itzultzeko eskatzera behartzen gaitu, eta, hala ez bada, haiek kanporatzeko beharrezko prozedurak abiaraztera ", adierazi zuen alderdiaren zuzendaritzak, gaurko deitutako Kontseilu Politikoaren atarian.

Adanero: "Ez dauka zentzurik akta eskatzeak"

Atzo, ostirala, Radio Euskadiko "Ganbara" saioan eskainitako elkarrizketa batean, Carlos Garcia Adanero UPN taldeko diputatuak alderdiko Zuzendaritza Batzordearen erabakiaz esan zuen "zentzugabea eta gehiegizkoa dela". Gogorarazi zuenez, "alderdi honen historian zehar" izan dira "espero zena bozkatu ez dutenak" eta ez dituzte kanporatu.

Sayas eta Adaneroren aldeko UPNko militante bat, gaur Iruñea. Argazkia: EFE

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Lan Erreformaren Legea Politika Iruñea UPN Nafarroa Espainiako Gobernua UPN Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua