Politika -

Presoak

Espetxe politikan izandako "aldaketa" bermatzeko deia egin du Sarek

Plataformak azpimarratu du sakabanaketa politika "gutxitzen" ari dela, nahiz eta 100dik gora preso dauden oraindik Euskal Herritik kanpo.

Sareren manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: Efe
Sareren manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: Efe
Sareren manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Azkarraga Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformako bozeramaileak adierazi du Espainiako Gobernuak "espetxe politikan egin duen aldaketa bermatzea" duela helburu.

Sarek Araba zeharkatu du azken hiru egunetan presoen eskubideak aldarrikatzeko, eta ibilbidearen amaieran egin ditu Azkarragak adierazpenok, Gasteizko Foruen Plazan.

Gogorarazi duenez, ibilaldiak aldarrikapen "argia" zuen: "Irtenbidea, bakea eta bizikidetza, Sarek urtetan defendatu dituen kontzeptuak".

Egungoa "une garrantzitsua" dela aitortu du, Estatua espetxe politika "aldatzen" ari delako, eta sakabanaketa "gutxitzen".

Azkarragak gaineratu du oraindik ehundik gora preso daudela Euskal Herritik kanpoko espetxeetan, eta hori "amaitu" egin behar dela, "eskubide urraketa horrek, presoei ez ezik, senideei ere eragiten dielako".

"Sareren helburua bultza egiten jarraitzea da, jarrera aldaketa bermatu dadin eta kartzela politika arrunta lor dezagun behin betiko", azaldu du.

Azkarragak gogorarazi du hori lortzea ez dagoela "Saren elkartutako gizarte zibilaren esku soilik", baizik eta "beharrezkoa" dela "gehiengoa duten alderdi politiko eta sindikatuen adostasuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Presoak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak