Politika -
Politika orokorreko eztabaida
Pandemia, krisi ekonomikoa eta Estatutua izango dira eztabaidagai ostegun honetan Legebiltzarrean
Bilkura 09:30ean hasiko da, Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldiarekin. Arratsaldean, berriz, talde parlamentarioen txanda izango da. Eztabaida zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Politika Orokorreko eztabaida egingo dute ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean, eta pandemiaren kudeaketa, krisi ekonomikoa eta Gernikako Estatutuaren erreforma izango dira eztabaidagai nagusiak.
Legegintzaldi honetako lehendabiziko eztabaida orokorra izango da; izan ere, iaz ez zen egin, hauteskunde autonomikoak uztailean egin zirelako eta lehendakariaren inbestidura irailean izan zelako.
Bilkura 09:30ean hasiko da, Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzartzearekin. Arratsaldean, 14:30etik aurrera, talde parlamentarioen txanda izango da.
Lehendakariak erantzuteko tartea izango du gero, eta taldeek erreplikarako beste aukera bat izango dute amaitzeko.