Politika -

Atxiloketak

Guardia Zibilak ETAko bi preso ohi atxilotu ditu 'ongietorriak' antolatzea egotzita

Kai Saez de Egilaz eta Felipe San Epifanio aske utzi dituzte dagoeneko. Auzitegi Nazionalak eman du atxilotzeko agindua, terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea leporatuta.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Kai Saez de Egilaz eta Felipe San Epifanio, Pipe, preso ohiak atxilotu ditu, ETAko presoen ongietorriak antolatzea egotzita. Biak aske utzi dituzte atzeman eta ordu batzuetara.

Saez de Eguilaz presoen inguruko Sortu batzordeko kidea da.

Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegi Zentralak eman du atxilotzeko agindua, terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea leporatuta.

Atxiloketak Kabat operazioaren baitan egin dituzte. 2020ko urtarrilean beste lau pertsona atxilotu zituzten ongietorriak antolatzea egotzita.

Erreakzioak

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak salatu du presoen alde lan egiten duten pertsonei "kolpea" ematen saiatu direla. "Kartzelak husteko garaia da, ez betetzeko", aldarrikatu du.

LAB sindikatuaren esanetan, "bizikidetza demokratikoan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko prest dagoen herria erasotu egin dute atxiloketa hauekin". "Bide horretan aurrera egiteko urratsak behar ditugu, ez harriak", erantsi du.

Sare plataformak nabarmendu du presoen senideen eta lagunen poza ezin daitekeela delitu bihurtu, eta presoek zigorrak bete dituztela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA Eguneko albisteak Beasain Albisteak