Politika -

Katalunia

Preso independentistentzako indultuak babestu ditu Europako Kontseiluko Ganberak

Horrez gain, erbestean dauden politikariak, tartean Carles Puigdemont, estraditatzeko eskariak erretiratzeko eskatu du. Halaber, sedizio eta matxinada delituak erreformatzearen alde egin du.

Toni Comin eta Carles Puigdemont, Oriol Junquerasen askatasuna eskatuz. EFE
Toni Comin eta Carles Puigdemont, Oriol Junquerasen askatasuna eskatuz.
Toni Comin eta Carles Puigdemont, Oriol Junquerasen askatasuna eskatuz. EFE

EITB MEDIA | AGENCIAS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Kontseiluko Ganberak preso independentista katalanak aske uzteko, Carles Puigdemonten aurkako euro-agindua erretiratzeko eta sedizio eta matxinada delituak erreformatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Boriss Cilevics diputatu letoniarrak aurkeztu du proposamena, eta PSOEk hainbat zuzenketa aurkeztu badizkio ere, aurrera egin du. 70 parlamentarik bozkatu dute ekimenaren alde eta 28k kontra. Abstentzioak 12 izan dira.  

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesu independentistaren auzian ezarritako zigorrak gehiegizkoak zirela salatu dute. Hala, indultuak babestu dituzte eta sedizio eta matxinada delituak erreformatu egin beharko liratekeela adierazi dute.

Horrez gain, erbestean daude politikari auzipetuen aurkako euro-aginduak erretiratzeko eskatu dute, tartean Carles Puigdemontena.  

Ildo berean, 2017ko erreferenduma antolatzeagatik auzipetutako behe-karguak epaitzeko prozesu judizialak gelditzeko eta presoei elkartasuna adierazteko ekimen sinbolikoetan parte hartu duten Kataluniako buruzagi politikoei isunik ez jartzeko galdegin dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Europar Batasuna Kataluniako erreferenduma Presoak Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Espetxeak Kataluniako prozesua zuzenean Espainiako Amnistia Legea gaur