Politika -

Elkarrizketa

Oskar Matute: “Lan erreforma indargabetzea etika kontua da, guztiz beharrezkoa”

EH Bilduren diputatuk salatu du PPren lan erreformak langileen eskubideen kontra egiten duela, eta Tubacex edo Petronorren kasuak aipatu ditu, adibide gisa.

Oskar Matute, "Radio Euskadi"n. Argazkia: EITB Media
Oskar Matute, "Radio Euskadi"n.
Oskar Matute, "Radio Euskadi"n. Argazkia: EITB Media

EITB MEIDA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtebete egingo du asteon EH Bilduk eta PSOE-Unidas Podemos gobernu koalizioak lan erreforma indargabetzeko egin zuten akordioak. Alarma egoeraren luzapeneko botazioan abstenitzeari esker lortu zuen alderdi abertzaleak lan erreformaren inguruko paktua.

Urtebete beranduago, baina, Oskar Matute EH Bilduko diputatuak salatu du ez dela bete orduan hitzartutakoa. Lan erreforma indargabetzea etika kontua dela azaldu du Matutek, enpresariek langileekin nahi dutena egiten ez jarraitzeko eman beharreko pausoa, alegia.

EH Bilduk Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiekin duen harremanaz ere aritu da diputatua "Radio Euskadi"n. Bere alderdiak ezarritako helburuetan —espetxe politikaren eta agenda sozialaren aldaketa— aurrera egitea zaila dela onartu du. Gainera, Pablo Iglesiasek Exekutiboa uzteak traba egin die, alderdi abertzalearen eta Gobernuaren arteko elkarrizketetan paper garrantzitsua baitzuen. Hala eta guztiz ere, Matutek azpimarratu du PSOE-Unidas Podemos koalizioarekin akordioetara heltzea konplikatua izanagatik ere, PP edo VOXekin ezinezkoa litzatekeela.

Euskal Herriko politikara etorrita, EH Bilduren ordezkariak EAJk Zaldibarko zabortegiaren auzian izandako gardentasun eza eta kudeaketa eskasa —Joaquin Beltranen bilatze lanak bertan behera uztea— salatu ditu. Azkenik, eta datozen hauteskundeei begira, ezkerreko alternatibaren aldeko apustua egitearen garrantziaz aritu da Oskar Matute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Lan Erreformaren Lege berria Politika Espainiako Gobernua argazkiak EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak