Politika -

BIZKAIA

Amaia Antxustegik eta Elixabete Etxanobek foru diputatu karguak hartu dituzte

Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala zaintzeko diputatua izango da eta Elixabete Etxanobe, ostera, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua.

Bizkaiko foru gobernuaren familia argazkia. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko foru gobernuaren familia argazkia, Amaia Antxustegirekin eta Elixabete Etxanoberekin
Antxustegik eta Etxanobek foru diputatu kargua hartu dute Gernikan

0:54

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian, Amaia Antxustegik eta Elixabete Etxanobek foru diputatu karguak hartu dituzte gaur goizeko lehen orduan Gernikako Juntetxean egin den ezohiko gobernu kontseiluan. Lehena Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua izango da eta bigarrena, berriz, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua.

Unai Rementeria Ahaldun Nagusia izan da bien zin egitea zuzendu duena eta, ondoren, ardura berriak bere gain hartu dituzte. Ekitaldia amaitzean gobernua osatzen duten diputatuek ohiko familia argazkia atera dute.

Ahaldun nagusiak aldaketak egin ditu bere gobernuan. Elixabete Etxanobek, orain arte Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde zenak, Ibone Bengoetxearen tokia hartuko du. Amaia Antxustegi Lekeitioko alkateordeak, ostera, Elena Unzueta ordezkatuko du.

Bestalde, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatua izango da bozeramailea aurrerantzean, Elena Unzuetaren ordez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Bizkaiko diputatu ohia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Elixabete Etxanobe albisteak