Politika -
Noos auzia
Urdangarin Zaballako espetxera lekualdatu dute
Hirugarren graduan, Arabako presondegira eraman dute, EAEn lan egingo baitu.
agentziak | eitb media
Iñaki Urdangarin, Noos auzian zigortua, Zaballako (Araba) espetxera eraman dute zigorretik geratzen zaiona erregimen irekian betetzeko, EAEn lan egingo baitu.
Kartzela Zuzendaritzako iturrietatik jakinarazi dutenez, Felipe VI.a erregearen koinatuak eskatu du Alcala de Henaresetik (Madril) Arabako espetxera joatea, bertan hirugarren graduan daudenentzako modulu irekiak ere badaudelako.
Aipatu iturriek zehaztu dute Urdangarinek erregimen irekia eman ziotenetik dituen baldintza berberak izango dituela, hau da, espetxean lo egingo du, astebururo kalera atera ahal izango da, eta delitu ekonomikoengatik zigortutako pertsonen gizarteratze programa bat bete beharko du.
Lekualdatu ondoren, Cristina infantaren senarrak ez du boluntario lan gehiago egingo Don Orionen.
Urdangarin 2018ko ekainean sartu zuten preso Brieva emakumeentzako espetxean, 5 urte eta 10 hilabeteko zigorra betetzera, Noos auzian ustelkeria leporatuta.
Espetxe Zaintzako epaileak hirugarren gradua onartu dio orain gutxi.