Politika -
Europar Batasuna
Europarlamentuari bidalitako txostenak Puigdemonti immunitatea kentzea proposatzen du
Puigdemont, Comin eta Ponsati auzipetzeko gertakariak eurodiputatu izan aurretik gauzatu zituztela eta ez zutela europarlamentari jarduerarekin loturarik azaldu dute txostenean.
agentziak | eitb media
Europako Parlamenturako Gai Juridikoen Batzordeari helarazitako txostenak aholkatu du immunitatea kentzea Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati JxCaten europarlamenariei, Espainiako Justiziak 2020ko hasieran abian jarritako prozesuan harira.
Efe albiste-agentziak Parlamentuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez, horixe jasoko dute hiru eurodiputatu kataluniarren immunitateari buruzko txostenean, datorren astelehenean Gai Juridikoen Batzordearen aurrean aurkeztuko dituzten horietan. Asteartean izango da bozketa, erakunde berean.
Iturri horien arabera, txostenak defendatzen du Puigdemont, Comin eta Ponsati auzipetzeko gertakariak eurodiputatu izan aurretik gauzatu zituztela eta ez zutela europarlamentari jarduerarekin loturarik, beraz, Euroganberak ezin duela atzera bota immunitatea kentzeko eskaera.