Politika -
presoak
Oier Andueza ETAko presoa aske geratu da, 20 urte kartzelan egon ondoren
Durangarra gaur goizean atera da Basauriko espetxetik. Azaroan, Murtzia II kartzelatik hurbildu zuten.
E. G. | EITB MEDIA
Oier Andueza presoa aske geratu da astelehen honetan, 20 urte giltzapean eman ostean. Hainbat deliturengatik, tartean erakunde armatuko kide izateagatik, ezarri zioten zigorraren azken hilabeteak Basauriko kartzelan eman ditu, eta handik irten da gaur, Etxerat euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen senitartekoen elkarteak jakinarazi duenez.
Auzitegi Nazionalak 42 urteko kartzela zigorra ezarri zion durangarrari 1999. urtetik 2000.era ETAko Bizkaia taldeko kide izateagatik, eta 2001ean sartu zuten kartzelara.
Andueza azaroaren ekarri zuten Murtzia II kartzelatik Basauriko espetxera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea