Politika -

KORONABIRUSA

Beharrezkoa balitz Gabonetarako plana gogortzea proposatuko duela esan du Sanchezek

Espainiako presidenteak birusaren aurka "guardia ez jaisteko" deia egin du eta gaineratu du herritarren erantzukizunaren mende dagoela "hirugarren olatu bati aterik ez irekitzea".

Sanchezek pandemiaren berri ematen Kongresuan, Gabonen bezperan. Argazkia: EFE.
Pedro Sanchez Kongresuan
Pedro Sanchezek ohartarazi du Gabonetako plana gogortuko duela, beharrezkoa bada

1:10

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak asteazken honetan ohartarazi du pandemiaren bilakaeraren ondorioz beharrezkoa bada, Gabonetarako plana gogortzea proposatuko diela autonomia erkidegoei. Halaber, birusaren aurkako "guardia ez jaisteko" deia egin du.

"Ezin gara erlaxatu, ezin dugu guardia jaitsi", azpimarratu du espainiar presidenteak Kongresuaren Osoko Bilkuraren aurrean egin duen agerraldian bigarren alarma egoeraren lehen balorazioa egiteko. "Gogor egin dugu borroka urte osoan, eta azken ahaleginaren aurrean gaude", esan du.

Testuinguru horretan, Sanchezek "dena pikutara ez botatzeko" eskatu du, eta nabarmendu du "hirugarren olatu bati ateak ez irekitzea" herritarren erantzukizunaren mende dagoela.

Eusko Jaurlaritzak ere asteartean esan zuen ez duela baztertzen neurri "gogorragoak" hartzea urtarrilaren 11a baino lehen, covid-19aren datuen bilakaera okertzen bada. Ildo horretan, Iñigo Urkullu lehendakariak ateak zabalik utzi ditu Gabonetako plana gogortzeko, koronabirusaren bilakaera dela eta, eta ohartarazi du txertaketa EAEn 2021eko udazkenera arte luzatuko dela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Pedro Sánchez Gabonak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa