Politika -

Ateak itxita

Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea agindu du Gorenak

Aho batez ebatzi dute Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodríguez Auzitegi Nazionalean berriro epaitzea.

Rafa Diez Usabiaga, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta. Artxiboko argazkia: EFE
Rafa Diez Usabiaga, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta. Artxiboko argazkia: EFE
Bateragune auzia errepikatzeko eskatu du Auzitegi Gorenak

2:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak astelehen honetan aho batez erabaki du Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea.

Fiskaltzaren irizpidearekin bat etorri da, beraz, gaurko erabakia. Izan ere, 2012an Arnaldo Otegiri, Rafa Diezi, Sonia Jacintori, Miren Zabaletari eta Arkaitz Rodriguezi ezarritako sei urte eta erdiko espetxe zigorrak baliogabetu zituen Gorenak iragan uztailean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hala proposatuta. Fiskaltzak, baina, epaiketa errepikatzea eskatu zuen hilabete batzuk geroago.

16 magistraturen artean hartu dute erabakia, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 7. protokoloan jasotako 4.2 artikulua betez. Horrek baztertu egiten du gisa horretako auzietan auzipetuak bi aldiz epaitzeko debekua.

Esan bezala, Miguel Colmeneroren epaia (datozen egunetan argitaratuko dute) bat dator Ministerio Fiskalaren jarrerarekin, epaiketa berri bat egitea eskatu baitzuen honek.

Hasiera batean, Otegiri eta Rafa Diez Usabiagari 10 urteko kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak talde terrorista bateko partaide zirelakoan. Gainerako auzipetuei zortzi urteko zigorra jarri zien.

Epaia berrikustean, baina, Gorenak nolabait arindu zituen zigorrak, Auzitegi Konstituzionalaren babesarekin. Aldiz, Estrasburgon egoitza duen Giza Eskubideen Europako Auzitegia auzipetuen alde agertu zen, epaileetako bat inpartziala izan ez zela eta, horrenbestez, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratu zuela iritzita.

Hain zuzen ere, Angela Murillok Otegiri emandako erantzun batean oinarritu zen Europako Auzitegia inpartziala izan ez zela arrazoitzeko. Indarkeria gaitzesten zuen galdetuta, Otegik ez zuen erantzun nahi izan, eta Murillok hauxe adierazi zuen: "Banekien ez zenidala erantzungo. Otegik hauxe esan zion orduan: "Nik ere banekien galdera hori egingo zenidala".

2016ko martxoan irten zen espetxetik Otegi, eta Murilloren inpartzialtasun eza salatu zuen. Gorenak arrazoia eman zion; ez, ordea, Bateragune auziarekin lotuta ezarritako salaketan.

Hartara, Estrasburgoren iritziz, partzialtasunagatik Otegik ezarritako lehen salaketa onartzeak, bana auzi ezberdin batekin lotuta ezarritako bigarren helegitea atzera botatzeak Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratu zuen.

Epai hori aldaezina da eta ez litzateke epaiketa errepikatu behar, adituen arabera
Epai hori aldaezina da eta ez litzateke epaiketa errepikatu behar, adituen arabera
Epai hori aldaezina da eta ez litzateke epaiketa errepikatu behar, adituen arabera

1:39
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Auzitegi Nazionala Politika Sortu LAB Auzitegi Gorena Epaiketak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Estrasburgoko Auzitegia epaiketak